2025.05.05

Musika Bulegoa

MMVV 2025 deialdia: aurkeztu zure proiektua pitch saio batean

Gehio irakurri

Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioetan parte hartzeko deialdia ireki du.
 

BASQUE. MUSIC.-en markapean antolatuko diren pitch saio hauetan parte hartzeko hiru enpresa, jaialdi, diskoetxe, management eta booking agentzia, edo musika-proiektu aukeratuko dira. Parte hartzeko proposamenak MMVVren antolakuntzak aukeratuko ditu.
 

Aurkezpen hauek irailaren 17tik 21era egingo dira, Mercat de Música Viva de Vic azokaren 37. edizioko programazio profesionalaren baitan.


Pitching saio hauen helburua azokan parte hartzen duten Kataluniako eta nazioarteko enpresen aurrean Musika Bulegoko bazkideen hiru proiektu aurkeztea eta haien arteko lankidetzak sustatzea da.


Musika Bulegoak gastu hauek ordainduko dizkie hautatutako hiru proposamenei:
- Irailaren 17tik 21era hiru gauetarako ostatua (enpresa bakoitzeko gela bikoitz batean).

- Pitching honetan parte hartzen dutenentzako doako akreditazioak

150 €-ko gastuen bidaia-poltsa.


Deialdia 2025eko maiatzaren 5etik 22ra (egun hori barne) egongo da irekita, eta parte hartzeko honako galdetegi hau bete behar da.
 

Hautatutako proposamenak zuzenean sartuko dira MMVVk programatutako pitch saioetako batean, bere web profiletik eskaera egin behar izan gabe.


Zalantzarik izanez gero, idatzi proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera.



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

MMVV 2025 deialdia: aurkeztu zure proiektua pitch saio batean

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > MMVV 2025 deialdia: aurkeztu zure proiektua pitch saio batean

Default content