Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da.
Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.
Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoen artean Euskal Herriko proposamenek ordezkaritza izaten dute BASQUE. MUSIC. plataformari esker.
BASQUE. MUSIC. Showcase-ak
BASQUE. MUSIC.-ek bi showcase antolatzen ditu urtero MMVV-ko azoka profesionalean. 2022tik kontzertu hauek programazio ofizialaren baitan antolatzen dira.
MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan Gorka Urbizu, Mikel Azpiroz, Maite Larburu, Merina Gris, Amorante, Ekiza, La Basu, Lumi, Idoia edo Chill Mafia bezalako taldeek parte hartu dute BASQUE. MUSIC. showcase-tan.