Formakuntza saioa: Zure musika zabaltzeko aukera berriak
Partekatu
Banaketa digitala funtsezkoa da musika sustatzeko eta zure jarraitzaile potentzialengana iristeko modurik eraginkorrena. Horregatik da hain garrantzitsua zure musika Spotify, Apple music edo YouTube bezalako plataformetan saltzen jakitea. Baina nola egiten da?
Musika Bulegoak, Musika Industriaren Elkartearekin (MIE) lankidetzan, aurrez aurreko formakuntza bat antolatu du banaketa digitalaren zeregin horretan laguntzeko. Datorren martxoaren 14an izango da, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko auditorioan, 12:00etatik 14:00etara.
Leire Gandarias marketin digitalean aditua eta Sarbide Musiceko Banaketa eta Sustapen digitaleko arduraduna izango da prestakuntza honen arduraduna, eta hiru zatitan banatuko da:
– Musikaren banaketa digitala: zertan datzan eta nola antolatu
– Zure musikaren sustapena sareetan eta kanaletan: aukerak eta inbertsioa
– Nola mantendu zaleak informatuta eta pozik
Hori guztia modu praktikoan.
Ikastaroan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea.
Formakuntza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntza du.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/10Berriak,MB Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
2024/05/23Prestakuntza,MB Prestakuntza,Berriak
SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon
Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian. Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati…
2024/04/08MB Prestakuntza,Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Webinar: musikarako dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak informazio online saio bat antolatu du martxoaren 18an, 12:00etan, musika-sektorean dauden finantzaketa-tresnak azaltzeko. Webinar honetan dirulaguntzak eta laguntza publikoak ardatz…
Genero-berdintasuna musikaren sektorean irudikatzen
Musika Bulegoak Errotik kooperatiba feministarekin elkarlanean, Genero-Berdintasuna Musikaren Sektorean Irudikatzen formakuntza saioa antolatu du. Datorren azaroaren 14an izango da…