Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida
Partekatu
Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak eskaintzea lan-ingurunean hizkera inklusiboa erabiltzeko, antolamendu-eremuan genero-ikuspegia txertatzeko eta laneko sexu-jazarpena prebenitzeko.
Gida hau M8rekin batera aurkeztu da eta hiru zatitan banatzen da. Lehenengoa, sektoreko enpresen lan-ingurunean hizkuntza inklusiboak duen garrantziari eta erabilerari buruzkoa da, maskulino generikoaren erabilerak komunikazioetan dituen ondorioak deskribatzen ditu, hizkuntzaren erabilera sexista identifikatzeko eta saihesteko jarraibideak eta komunikazio inklusiboa erabiltzeko gakoak eskaintzen dizkigu.
Bigarren zatia antolaketa-eremuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa da. Batetik, enpresei generoak zeregin kritikoa duen arloak identifikatzen laguntzea (ordezkaritza ekitatiboa lidergo-postuetan, lantalde teknikoak eta sortzaileak, garapen-aukerak…), eta, bestetik, berdintasuna eta errespetua sustatzeko dauden tresnak eta metodoak identifikatzea.
Azkenik, sexu-jazarpenaren prebentzioaz eta arretaz ari gara eta sexuagatiko jazarpenaz (emakumeen aurkako diskriminazioa haurdunaldiagatik eta amatasunagatik, emakumeenganako tratu kaltegarria emakume izateagatik…).
Gida honen laburpen gisa infografia batzuk prestatu ditugu, eta zure enpresako gune ikusgarrietan jartzera animatzen zaitugu.
Laburpen bideo batzuk ere ikus ditzakezu gure youtube kanalean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…