VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Partekatu
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzea eta publikoari askotariko eta egungo proposamenak eskaintzea dira.
Epaimahai profesional batek 12 talde aukeratuko ditu, 2025eko martxoan eta apirilean Bilborocken antolatuko diren kontzertuetan parte hartzeko. Zuzeneko emanaldi horietan aukeratuko dira VillaSoundBilbao osatzen duten sari ezberdinetako irabazleak. Oinarriak esteka honen bidez kontsulta ditzakezu. Deialdia urtarrilaren 13an zabalduko da eta otsailaren 13ra bitartean egongo da irekita.
Gaur egungo edozein musika motak (rocka, popa, metala, trap, elektronika, folka, egilea) edo hauen arteko fusioak hartu dezakete parte.
Talentu berria babestu eta bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Musika Bulegoak izen bereko saria emango dio parte hartzen duen proposamen bati. Sari honi esker hautatutako artista edo taldeak 1.000 € jasoko ditu Musika Bulegoko bazkide den areto batean kontzertu bat eskaintzeko. Kontzertua antolatzen duen aretoak 500 € jasoko ditu ekoizpen eta promozio gastuak ordaintzeko.
Hauek izan dira orain arte sari hau irabazi duten taldeak: Giante (2018), Airu (2019), Orbel (2020), Martin de Marte (2021), Laguna Goons (2022), Marban (2023) eta S.A.D. (2024).
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Nazioartekotzea,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/12/03Berriak,MB Prestakuntza
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…