Kulturala, irekia eta kolektiboa
Euskal Herriko musika-jarduera sustatu eta hobetzeko lankidetza-proiektu bat.
Euskal Herriko Musika Bulegoa sektorearen elkarlanerako proiektu estrategiko bat da, eta helburu du Euskal Herriko musika-jarduera sustatu eta hobetzea. Proiektu erabat kulturala da eta erdigunean jartzen du Euskal Herrian sortutako musika. Hauek dira bere helburu nagusiak: sektorearen topagune bat eta zerbitzuen gune bat eraikitzea; Euskal Herriko musikari marka eta euskarri bat ematea, kalitatezko irudi bat proiektatzeko; eta interes orokorreko ekintzak eta proiektuak garatu ahal izateko tresna bat izatea.
Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea (EHMBE) bulegoa sostengatzen duen elkartea. Kultura Livek (Euskal Herriko Musika Aretoen Elkartea), MIEk (Musika Industria Elkartea), Musikarik (Euskal Herriko Musikarien Elkartea) eta Musikagileakek (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea) osatzen dute.
Bokazio irekiko ekimena da, eta Euskal Herriko musika-jarduerarekin lotuta dauden eta bere helburuekin identifikatzen diren eta bere egituran eta jardueran parte hartu nahi duten eragileak (banaka edo taldean) barne hartu nahi ditu modu progresiboan.
Musika Bulegoa kulturala, kolektiboa eta irekia da eta hori dela-eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du hasieratik; horrela, bermatuta ditu helburuen eta azken urte hauetan egindako elkarlan-dinamiken jarraitutasuna.
Musika Bulegora daramaten bideak
Musika Bulegoa ez da egun batetik bestera sortu. Hura sortzea lehentasunezko behartzat jotzen zen jada azken urteetan Eusko Jaurlaritzaren kultura-planen inguruan sortutako mahai sektorialen ondorioen artean. Gaur egun, Kultura Auzolaneanen proiektu estrategikoetako bat da.
Hori horrela, Euskadiko Soinuak programaren testuinguruan egin ziren jarduerak Musika Bulegorako formulatutako jarduera-ardatzen isla praktikoa izan ziren jada: bulegoa egiten ari den eta bulegoak etorkizunean egin ahal izango dituen jardueretako batzuk izan litezkeenaren saio bat.
Kontzertu didaktikoak, hitzaldiak, masterclassak, prestakuntza-ikastaroak, proiekzioak eta erakusketak babestu dira, euskal musikaren garrantzia azpimarratzeko.
Musika Bulegoak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Etxepare Institutuarekin lankidetzan, Basque.Music. plataforma koordinatzen du. Marka horri esker, nazioarteko azoka profesional askotan parte hartu du; hona, batzuk: Eurosonic, Classical:NEXT, Jazzahead!, BIME Bogotá, Mercat de Música Viva de Vic, Womex eta BIME Bilbao.
Topagune bat sortzeko helburuak
- Euskal Herriko musika babestu eta indartzea
- Haren kalitate artistikoa eta profesionaltasuna areagotzeko lan egitea
- Musika-sorkuntza eta -ekoizpena babestea eta hedatzea
- Euskarazko musika babestu eta hedatzea
- Musika-ikerketa babestu eta hedatzea
- Musikaren ezagutza, horri buruzko prestakuntza, horrekiko zaletasuna eta horrenganako sentsibilizazioa babestea
- Publiko berriak sortzea eta Euskal Herriko musika kontsumitzea sustatzea
- Sektoreko agenteen jarduera babestu eta indartzea eta horien jarduera profesionala hobetzeko lan egitea
- Sektorearen informazioa, komunikazioa eta koordinazioa babestu eta indartzea
- Musika-sektorearen elkarte-sarea babestu eta indartzea
- Elkartuta ez dauden musika-sektoreko eragileekin eta beste kultura-sektore batzuetakoekin harremana izatea eta harreman hori areagotzea
- Baliabideak areagotu eta optimizatzea, elkartearen jarduerak egiteko eta, orokorrean, musika-jarduerak egiteko
Sei jarduera-ardatz
Koordinazioa eta zerbitzuak
Sektore-eztabaida
Etengabeko prestakuntza
Publikoen sentsibilizazioa eta prestakuntza
Sustapena eta hedapena
Kanpoko presentzia
Aholkularitza
Musika Bulegoan aholkularitza-zerbitzu bat dugu. Zalantzak kontsulta ditzakezu, eta musika-jarduerarekin lotutako gaiei buruz dugun ezagutza eta esperientzia eskainiko dizugu.
Musika Bulegoa Sariak
Hamar sari, epaimahai profesional bat eta 2.000 euroko sari bat saritutako talde edo pertsona bakoitzarentzako. 2016az geroztik, zazpi ediziotan aintzatetsi dugu edozein estilo eta arte-adierazpeneko Euskal Herriko musika-ekoizpena, bai eta horren balioaren garrantzia azpimarratu ere.
Gardentasuna
Elkartearen, parte hartzen duten kideen eta gizartearen arteko gardentasuna babestu eta sustatze aldera, Musika Bulegoak interesdunen esku jartzen ditu bere estatutuak, urteko jarduera-txostenak eta elkarteak egiten dituen deialdiak arautzen dituzten erregelamenduak eta irizpideak ere.