Musika Bulegoak bere lanaren berri emango dio Euskal Herriko musika-sektoreari

Partekatu

Euskal herriko Musika Bulegoak lau informazio-topagune antolatu ditu, egiten duen lanaren berri emateko musika-sektoreari. Hitzaldiak maiatzaren amaiera eta ekainaren hasiera bitartean izango dira Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen.

Ekimen hori duela urtebete aurkeztu zen ofizialki, eta, beraz, Musika Bulegoaren ustez Euskal Herriko musika-sektorean ari diren eragileek proiektua zuzenean ezagutzeko abagune egokia da. Topaguneak irekiak izango dira eta, hartara, gaur egun elkartea osatzen duten bazkideek ez ezik, elkartean sartzeko interesa izan dezaketen profesional eta erakundeek ere bertaratzeko aukera izango dute.

Hona hemen hitzaldien egunak eta tokiak:

Astelehena, maiatzaren 30a (19:00etan): Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta, 9), Donostia.

Asteazkena, ekainaren 1a (11:00etan): Civican gizarte eta kultur etxea (Pío XII, 2), Iruñea.

Asteartea, ekainaren 7a (11:00etan): La Bolsa eraikina (Pelota, 10), Bilbo.

Asteazkena, ekainaren 8a (18:30ean): Europa Biltzar Jauregia (Gasteiz etorbidea, 85), Gasteiz.

Musika Bulegoa Euskal Herrian musikaren inguruan sortutako kultura-proiektua da, musika-jardunaren inguruan bildutako eragile publiko eta pribatuen topaketaren eta lan partekatuaren emaitza. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura planen eta ‘Euskadiko Soinuak’ sektore-planaren testuinguruan egindako hausnarketa-prozesuaren ondorioz eratu zen. Musika Bulegoaren helburu nagusiak honako hauek dira: sektore- eta zerbitzu-topaleku bat eratzea, Euskal Herriko musikari kalitate-irudia emango dioten marka eta euskarri bat sortzea, eta interes sektorial orokorreko ekintza eta proiektuak garatzeko aukera emango duen tresna bat izatea.

Hauetako batera joateko interesik baduzu, asistentzia konfirmatzea eskatzen dizugu, nora joango zaren adieraziz: idazkaritza@test.nuco.es

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU