2016ko ‘Proiektu Poltsa’-rako deialdia

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulegoak aurten burutuko duen ekimen garrantzitsuenetako baten berri eman nahi dizue; ‘Proiektu Poltsa’: ‘Proiektu Poltsa’-k EHMBE elkartearentzat ikuspegi berri suposatzen du Euskal Herriko musikaren jarduera paraleloak babesteko orduan, babes hau berdefinitu eta hobetzeari begira. EHMBE-k Poltsa honetan bilduko diren proposamen batzuk kontratatzeko bere aurrekontu zati handi bat erabiliko du aurten. Beraz, deialdia arretaz irakurri eta proiektuak aurkezteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

EHMBE-Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bere helburuak betetze aldera, hainbat ekintza bultzatu eta babestu zituen iaz gure musika-jardueraren inguruko prestakuntzari, sentsibilizazioari eta sustapenari begira. Sektoreko eragileek berek antolatu zituzten ekintza horiek.

Musika Bulegoak jarduera gehiago sustatu eta ahalbidetu nahi ditu helburu horiekin, baina ‘Proiektu Poltsa’ izena eman diogun beste eredu baten bidez. Eredu berriari esker, jarduera-proposamenez osatutako katalogo iraunkorra eduki nahi du; horrela, proposamen horien egileekin kontratatuko ditu jarduerak, betiere Elkartearen helburuen, unean uneko planen eta baliabideen arabera.

Horretarako, eragile interesatuek Musika Bulegoari urtean zehar gauza daitezkeen proiektuak eta jarduerak proposatzeko bidea ireki nahi du Elkarteak deialdi honen bidez,  direla unean uneko proiektuak, direla kanpaina edo ekitaldi jakin batzuen esparruan gauzatu beharrekoak. Jarduera-ardatzhauen esparruan gauzatuko da hori guztia: 3.a.-Etengabeko Prestakuntza, 4.a.-Sentsibilizazioa eta 5.a.-Sustapena eta zabalkundea;  eta Urteko Planaren “Euskal Herriko jarduerak” blokearen barruan ”.

Informazio guzti hau atxikitutako deialdian topatuko duzue, baita parte harzteko baldintzak eta erak. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 20an zabalduko da, azken eguna ekainaren 20a izango delarik (hau barne). Zuen ideiak aurkezteko animatu nahi zaituztegu.

Hemen duzue deialdia eta ‘Proiektu Poltsa’-n zuen ideiak edo proiektuak aurkezteko bete beharreko eskaera fitxa.

Edozein zalantza argitzeko edota zuen proposamenak helarazteko idatzi helbide honetara: idazkaritza@test.nuco.es

Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU