MUSIKA BULEGO SARIAK 2016

Duela zenbait urtetatik, euskal musika-agertokiko hainbat agentek musika-sektorearen lana aitortzearen aukeraren, egokitasunaren eta gaitasunaren inguruan eztabaidatu dute foro sektorial askotan. Musika Bulegoak agente hauen arteko eztabaida eta analisia eragin du sariketa bat sortzearen bideragarritasuna aztertzeko. 2016. urte hasieran, MUSIKA BULEGOA SARIAK antolatzea erabaki zen, lehen aldiz. Hala, hura Bulegoaren proiektu nagusia bihurtu da aurten.

Sariketa zeharkako proiektu anitz eta aglutinatzailea dela esan genezake, Musika Bulegoaren une honetako isla, besteak beste, Euskal Herriko musika-proiektuen kalitatea ezagutarazteko helburua duena.

Musika Bulegoa Sarien lehen edizio honetan, lau aitorpen egingo zaizkie Euskal Herrian konposatu eta/edo interpretatu diren, 2015eko uztailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra publikoki aurkeztu diren musika-lan edo -proiektuei. Horrez gain, garai berean egindako eta/edo martxan jarritako prestakuntza-, sentsibilizazio- edo hedapen-proiektu bat aitortuko.

Saridunen izenak azaroaren 17an iragarriko dira burutuko den prentsaurrekoan, eta sariak Bilboko Kafe Antzokian emango dira, azaroaren 24an, 19:00etan. Bertara joateko, beharrezkoa da aldez aurretiko gonbidapena.

 

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU