EMAN BOTOA MUSIKA BULEGOA 2024 SARIETARAKO ZURE ARTISTA GOGOKOENARI!
Partekatu
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere disko/kontzertu/lan gogokoenaren alde bozkatu ahal izango du, epaimahaiak hautaketa-prozesuaren bigarren fasera igarotzeko aukeratu dituen 48 proposamenen artean.
Pertsona bakoitzak bere artista gogokoenari behin bakarrik bozkatu ahal izango dio, Musika Bulegoak horretarako prestatu duen bozketa-plataformaren bidez. Plataforma horretan, izendatutako lan bakoitzari buruzko informazioa aurki daiteke, bai eta esteka bat ere, Spotify/Youtube/Soundcloud-en entzun ahal izateko.
Publikoaren bozketaren fasea 2024ko maiatzaren 6an itxiko da (astelehena) 23:59an. Une horretan boto gehien jaso dituen hautagaitzak irabaziko du Publikoaren Saria. Hau gainerako sarituekin batera iragarriko da maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan egingo den gala berezian.
Gainera, bozketan parte hartzen duten guztien artean, 4 sarrera bikoitz zozkatuko dira Janus Lesterrek egun horretan bertan, gala amaitu ondoren, Zentralen emango duen kontzerturako.
Bozka ezazu esteka honetan!
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…