Musika Bulegoak 2016ko urtekaria aurkeztuko du Durangon

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulegoak lehen urtekaria aurkeztuko du datorren igandean, abenduaren 4an, Durangoko Azokan. Argitalpena euskal musika-jardueraren isla izateko asmoarekin sortu dute. Aurkezpena 15:30ean egingo dute Myriam Miranda Musika Bulegoko eledunak eta Jabiertxo Andiarena elkarteko idazkaritza teknikoko arduradunak.

Euskal Herriko Musika Bulegoa 2014ko azaroan sortu zen. 2015ean elkartearen egitura eta funtzionamendua finkatu zituzten, eta 2016an askotariko egitasmoak eraman dituzte aurrera. Horien guztien berri jaso dute urtekarian. Horrela, besteak beste, Proiektu Poltsa, Basque Music ekimena edota Musika Bulegoa Sariak dira urtekarian zehaztasunez azaltzen diren proiektuak. Basque Music ekimenean Etxepare Institutuarekin eta Euskadiko Soinuak programarekin batera dihardu Musika Bulegoak. Bestalde, Musika Bulegoa Sariak joan den astean banatu zituzten.

Era berean, artikulu interesgarriak daude irakurgai urtekarian, hala nola, zenbait musikarik, konpositorek, irakaslek, sustatzailek eta programatzailek beren jarduerarekin lotutako gaiei buruz idatzi dituztenak. Iritzi-artikuluotan askotariko gaiak izan dituzte hizpide, esaterako, nola erakarri haurrak musikara, euskal musikak komunikabideetan duen tokia, zuzeneko emanaldiak, jabetza intelektuala, prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak musikaren sektorean, etab. Erreportaje sorta ere jaso dute urtekarian, besteak beste, Musikagileak, Musikari, MIE (Musika Industriaren Elkartea) eta Kultura Live elkarteei buruzkoak edota euskal musika kanpoan zabaltzeko Basque Music ekimenaren ingurukoa.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU