Musika Bulegoak euskal musikari buruzko hogeita bat trebakuntza-, sentsibilizazio- eta hedapen-proiektu bultzatu ditu
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulegoak –EHMBEk– 17 proiektu bultzatu ditu guztira 2016an, Euskal Herriko musikaren inguruko trebakuntzari, sentsibilizazioari eta hedapenari lotutakoak.
Musika Bulegoak, sortu zenetik, euskal musikari buruzko trebakuntza-, sentsibilizazio- eta hedapen-jarduerak bultzatu ditu. Jarduera horiek “Adi gure musikari, adi” kanpainetan txertatu izan dira lehenago. 2016an, Proiektu Poltsa izeneko deialdia irekitzea erabaki du MBk. Deialdi iraunkor eta mugagabea da, eta haren helburuak dira sektorearekin lankidetzan jarduteko moduak ugaritzea eta Musika Bulegoaren jarduera nagusiarekin bat datozen proposamenak indartzea.
Proiektuen bereizgarria aniztasuna da; hala, haien artean, askotariko publikoari (umeak, nerabeak, familiak, eskola-umeak…) zein sektoreko profesionalei (musikariak, enpresak…) zuzendutako proiektuak nabarmentzen dira. Horien artean badira umeentzako musikarekin egindako esperimentazio-jarduerak, euskarazko musikari buruzko musikadun solasaldiak, emakumeak musikan duen eginkizunari buzuzkoak, perkusio sintetikoko soinuak sortzeko ikastaroak, musika-argazkiari buruzkoak, musika garaikidearen konpositoreentzako tailerrak eta jabetza intelektualari eta autogestioari buruzkoak.
Proiektu Poltsak honako enpresa eta elkarte hauekin jardun du lankidetzan: Emankor Elkartea, Cuatro Barbas Kultur Elkartea, MIE Elkartea, Mugako Elkartea, Musikari Elkartea, Mikel Markez & Eñaut Elorrieta, Kuraia-Musika Garaikide Taldea, Jimmy Jazz Elkartea, Sonora Estudios, Susana Cencillo eta Garazi Kamio; Promociones Etxabarri Ibiña eta Azpikari.
Musika Bulegoa, gaur egun, euskal musikaren arloko hainbat elkarte profesionalek, enpresak eta pertsonak osatuta dago, eta arlo bereko eragile gehiago biltzeko lanean jarraitzen du.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…