Showcaseetan parte hartzeko deialdia, Live DMAren batzar orokorra dela-eta
Partekatu
Euskal musika atzerrian sustatzea xede duen Basque Musicek, Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak) sustatutako plataformak, epea ireki du euskal taldeek edo artistek izena eman dezaten ekainaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian egingo den showcaseen gauean parte hartzeko. Izan ere, Europako musika-aretoen elkarteak, Live DMAk, batzar orokorra du egun horietan Bilbon, Kultura Livek antolatuta, eta zenbait europar programatzaile izango dira bertan.
Dena dela, batzar horretako ordezkariak ez ezik nahi duen guztia joan daiteke showcase horietara. Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko bi taldek edo artistak har dezakete parte ekitaldietan. Batzarrean elkartuko diren ordezkarien artetik berariaz osatuko da batzorde txiki bat bi talde edo artista horiek hautatzeko.
Irizpide hauetatik gehienak betetzen dituzten talde edo artistei emango zaie lehentasuna hautaketan:
- Azken hiru urteotan Espainian, Europan edo nazioartean biraren bat egin dutenei.
- 2018an edo 2019an Espainian, Europan edo nazioartean biraren bat egitekoak direnei (datak egiaztatu egin behar dituzte).
- Azken bi urteotan (2016-2018) lan diskografikoren bat plazaratu dutenei edo 2018an lanen bat argitaratzekoak direnei.
- Azken hiru urteotan Etxepare Euskal Institutuaren bira-deialdian parte hartu dutenei.
Antolatzaileak (Basque Music ekimenak) Kafe Antzokiaren baliabide teknikoak jarriko ditu artistaren edo taldearen eskura, bai eta oinarrizko backline oso bat ere. Taldeak edo artistak beste zerbait behar badu, kontratatukoaz aparte, berak ordaindu beharko du. Antolatzaileek kontu bat irekiko dute, ekitaldian parte hartzen duten taldeen joan-etorriak eta beste gastu batzuk ordaintzeko.
Maiatzaren 4ko eguerdiko 12:00ak arte aurkez daitezke deialdi honetarako proposamenak. Esteka honetan duzue izena emateko formularioa. Maiatzaren 18an jakinaraziko da zer artista edo taldek esku hartuko duten showcaseetan.
Deialdiari buruzko zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, begiratu hemen: info@test.nuco.es
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/03/14DeialdiaDeialdia amaitu da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…
2024/02/12Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren zazpigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.…
2024/02/06DeialdiaDeialdia amaitu da
WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak…
2024/01/23DeialdiaDeialdia amaitu da
VillaSoundBilbaoren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren laugarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/01/16Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…