Monkey Week eta MMVV musikaren azoka profesionaletan parte hartzeko deialdiak

Partekatu

Showcase-etan parte hartu nahi duzu,Basque Musicen eskutik?

 

Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuaketa Euskadiko Soinuak  (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutakoBasque Music plataformakbi deialdi plazaratu ditu euskal artistentzat: Mercat de la Music Viva de Vic (MMVV) eta Monkey Week jaialdietan parte hartzeko. Bi deialdiak zabalik egongo dira ekainaren 30a arte.

 

Mercat de la Música Viva de Vic (irailak 18-21)

Erakunde- eta sektore-eragileen arteko elkargunea da Mercata. Horregatik, aukera hau aprobetxatuz, deialdi bat zabaldu nahi dugu talde eta/edo bakarlarientzat, EH Sona jaialdiaren 2019ko edizioa aurkeztu ondoren, Euskadik eskainiko duen showcasean parte hartzeko.

Interesatuek izena emateko inprimakia bete behar dute ekainaren 30a baino lehen.

Deialdi osoa: MMVV_2019

(deialdia itxita dago)

 

Monkey Week (Sevilla, azaroak 20-23)

Aurreko urteetan bezala, antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak azoka/jaialdi horretan, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera, esteka honetan, ekainaren 30a arte.

Deialdi osoa: Monkey_Week_2019

(deialdia itxita dago)

Azaleko argazkia: MMVV

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU