BESTE BAT! ekimenaren bidez zuzeneko 250 kontzertu eta ikuskizun baino gehiago eskainiko dira datozen lau hilabeteetan Euskadin.
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak (Musika Bulegoak), Euskadiko Antzoki Sarearen (Sarearen) lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, BESTE BAT! Zuzeneko Arteen Zirkuitua ekimena jarri du abian, kultura sustatzeko, agertokietara itzultzeko , erritmoa berreskuratzeko, sormena bultzatzeko eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzeko.
Hala, 2020ko azaroan eta abenduan eta 2021eko urtarrilean eta otsailean, hainbat arte-diziplinatako 250 emanaldi baino gehiago eskainiko dira BESTE BAT! zirkuituan. Gehienak musika-kontzertuak izango dira (% 80), baina antzezlanak, dantza-ikuskizunak eta zirku-funtzioak era badira egitarauan. Bizkaiko, Arabako eta, batez ere, Gipuzkoako areto eta antzokietan eskainiko dituzte.
Musika-emanaldietan artista ospetsuak ikusiko ditugu oholtzan, hala nola Izaro, Belako eta Ruper Ordorika, baita musikari hasiberriak ere, Hakima Flissi, Maren, Idoia Asurmendi, Verde Prato eta Sara Zozaya, esaterako. Antzerkiaren atalean, izen handiko konpainiak daude egitarauan, besteak beste, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx Porrotx eta Mari Motots. Dantzari dagokionez, erreferente diren euskal konpainiak ere zirkuituko partaide dira: Dantzaz eta Kukai. Oliver Magoak eta The Funest Troup taldeak zirku-ikuskizunak eskainiko dituzte.
Askotariko diziplinak biltzeaz eta emanaldi ugari eskaintzeaz gain, BESTE BAT! Zuzeneko Arteen Zirkuituak badu beste ezaugarri nabarmen bat euskal arte eszenikoen egungo panoraman: emanaldi guztiak zuzenekoak izango dira, artistak eta publikoa Euskadiko areto eta agertokietan berriro elkartzea baita egitarauaren xedea.
Bestalde, aipagarria da emanaldien % 70 baino gehiago euskaraz izango direla.
Zirkuituari buruzko informazio ofiziala eta agenda eguneratua www.beste-bat.eus webgunean daude ikusgai. Ikuskizunetarako sarrerak BESTE BAT! ekimenean parte hartzen duten aretoetan erosi behar dira.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…