Musika Bulegoaren eta Atlantikaldia jaialdiaren arteko elkarlana

Partekatu

Haurrei eta familiei zuzendutako bi tailer antolatuko dituzte elkarrekin Musika Bulegoak eta Atlantikaldia jaialdiak. Ekitaldi hauek Errenterian egingo den Atlantikaldia jaialdiaren 8. edizioaren baitan burutuko dira irailaren 25ean. Trakamatraka eta Creative Soul proiektuak dira bi emanaldi hauek eskainiko dituztenak eta Musika Bulegoaren Formakuntza eta Sentsibilizazioa sailaren baitan kokatzen da 2021ean estreinatzen dugun elkarlan berri hau.

Atlantikaldiaren zortzigarren edizioa irailaren 23tik 26ra ospatuko da eta ikuskizun eta jadueretarako gonbidapenak irailaren 17tik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Iparrotzarrak lelopean egituratu dute Hiru gune nagusi dituen edizio berria. Espazio bakoitzak bere nortasun propioa izango du, gai ezberdinak jorratuko ditu eta publiko desberdinei zuzenduta egongo dira.

Oum marokiarrak Alos Quartet taldearekin kolaborazioarekin emango duen kontzertua izango da Lekuona Fabrikako oholtzak hartuko duen lehena. Ondoren iritsiko dira besteak: Sharon Shannon irlandarrak Joseba Tapiarekin eskainiko du kontzertua; Venezuela, Kolonbia, Brasil eta Estatu Batuetako lau emakumek osatzen duten Ladama taldearen emanaldia osatzera Olatz Salvador etorriko da; Mali eta Frantziako Arat Kilo & Mamani Keita Madmuaselekin ariko dira; eta jatorri argentinarra eta kolonbiarra duen Che Sudaka taldea Zuriñe Hidalgorekin. Arima Soul taldea ere izango da bertan. Migel Irastorzan Dupla, Ibil Bedi, J Martina, Chill Mafia, Antía Muiño, Blanquita Carraquela, DJ Flaca eta Gitano de Palo izango dira, besteak beste. Fanderian aldiz, Ene Kantak, Albosax edo Mugan taldeen doinuak izango dira entzungai.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU