Basque. Music. at BIME PRO 2021: eukal profesionalei zuzendutako Speedmeetings-saioa
Partekatu
BASQUE. MUSIC. ekimenak, BIME PRO-rekin adostutako akordioari esker, musikaren euskal profesionalei zuzendutako deialdia kaleratu du, BIMEren egitarau ofizialaren barruan egingo den speedmeetings-saioan parte har dezaten, urriaren 28an aurrez-aurre.
Nazioarteko jaialdietako, aretoetako eta bestelako agente profesionalak bilduko direnez, gure artistak eta profesionalak ezagutzera emateko aukera bikaina izango da. BASQUE. MUSIC. eta BIME PROren antolatzaileak lanean ari dira saiora profesionalik onenak ekartzeko.
Topaketan gehienez 12 euskal enpresa izan daitezke partaide. Izena eman duten enpresak 12 baino gehiago badira, hautaketa egingo da eta lehentasuna izango dute bai Musika Bulegoko bazkideek, bai BIME City ekitaldiaren barruan BASQUE. MUSIC.-ek antolatuko dituen showcase-etan parte hartuko duten artisten enpresek.
BASQUE. MUSIC. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).
Deialdi hau itxita dago.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/01/16Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia abian da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia
Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte…
Basque. Music. Westway LAB jaialdian: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Guimarães-en (Portugal) egiten den Westway LAB azoka profesionalean kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music.-ek euskal talde edo bakarlari batek apirilaren 12tik 15era egingo den Westway LAB…
Basque. Music. at Eurosonic 2023: Merina Gris & Zetak
Merina Gris eta Zetak taldeek Eurosonic jaialdian hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko musikaren profesionalen…