Urtarrilak 31 amaituko da VillaSoundBilbao-n proposamenak aurkezteko deialdia
Partekatu
Bilboko Udalak abian jarri du VillaSoundBilbao jaialdiaren bigarren edizioa, artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzeko eta ikus-entzuleei musika-proposamen askotariko eta egungoak eskaintzeko.
Aurreko edizioan bezala, jaialdiak hiru fase izango ditu:
Hasieran, 12 banda hautatuko dituzte: profesionalen epaimahai batek -Iker Bárbara, Lorea Argarate, Bikendi Cadelo, Mª Jose Aranguren eta Jon Hervás osatuta- 12 banda hautatuko ditu, eta talde horiek 2022ko martxo eta apirilean Bilborocken antolatuko diren 4 kontzertuetako batean joko dute.
Parte hartu ahal izateko, bandako kideek edo bakarlariek 16 eta 30 urte bitartean izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegokoak edo Nafarroakoak izan behar dute.
4 kontzertuetako bakoitzean, hautatutako 3 talde arituko dira. Kontzertuak, bestalde, doakoak izango dira, eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Kontzertuetan parte hartu nahi dutenek beren lanak aurkeztu ahalko dituzte 2021eko abenduaren 22tik 2022ko urtarrilaren 31ra bitartean, www.bilbao.eus/bilborock helbidean. 2022ko otsaila eta martxoa artean jakinaraziko dituzte hautatutako taldeak.
Gaur egungo edozein musika mota aurkeztu ahalko da (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, kantautore-musika…), eta horien arteko fusioak ere bai. Epaimahaiak aintzat hartuko du taldeetan emakumeak egotea eta euskarazko sorkuntzak egitea.
VSB MENTORING: Bilborocken 4 kontzertu eman ondoren, horietan parte hartu duten 12 taldeetatik 6 talde hautatuko dituzte VSB MENTORING prestakuntza-programa batean parte hartzeko.
Programa hori 2022ko maiatzetik irailera bitartean garatuko da, eta hautatutako talde edo bakarlarien behar nabarmenetara egokituko da, bandak bultzatzeko eta indartzeko laguntza- eta prestakuntza-programa baten bidez.
Prestakuntza profesionalek emango dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Hala nola: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.
VSB TOUR 2022: prestakuntza- eta laguntza-aldiaren ondoren, parte hartu duten sei taldeetako bat hautatuko dute estatuko 4 hiritan zeharreko bira batean jotzeko, 2022ko azken hiruhilekoan zehar.
Horren xedea da banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea, eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo ere zabaltzea.
Talentu berria bultzatzeko asmoarekin Musika Bulegoak aurkeztutako proposamenetako bati Musika Bulegoa saria emango dio. Sari honi esker Musika Bulegoaren bazkidea den kontzertu areto batean zuzenekoa eskaintzeko 1.000€ jasoko ditu hautatutako artista edo taldeak. Kontzertua antolatuko duen aretoak 500€ jasoko ditu promozio eta ekoizpen gastuetarako.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/28Deialdia,MB Sorkuntzan,BerriakDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Deialdia,Sustapena,BerriakDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…