Formakuntza: “Berdintasunaren erronka musikaren sektorean”
Partekatu
Musika Bulegoak online formakuntza bat antolatu du musikaren sektorean berdintasunera bidean aurkitzen diren erronka nagusiak jorratzeko. Datorren apirilaren 5ean, asteartea, 15:30etan eta ZOOM plataformaren bidez. Silvia Muriel psikologoaren eskutik, musikaren sektoreak berdintasunaren arloan dituen zailtasunak aztertuko dira, horietako asko egiturazkoak, baina horien aurrean kontzientzia hartu eta konpromisoak hartu behar dira, eragile guztien artean benetako eraldaketa bat bultzatzeko.
Berdintasunaren arloko politika publikoak arlo horretan gero eta eskakizun handiagoa izatera ere bideratzen dira, eta beharrezkoa da konpromiso horiek zein lan-esparruetan edo ardatzetan lehenetsi daitezkeen jakitea.
Ikastaroak ordubeteko iraupena izango du eta gai hauek landuko dira:
- Zailtasun estrukturalak musikaren sektorean berdintasunaren arloan.
- Berdintasunaren arloko politika publikoak:
- Kontratazio publikoko eta diru-laguntzetako berdintasun-planen eta klausula sozialen arloko legeria.
- Egitura eta plantillak.
- Emakumeak ikusaraztea eta estereotipoak gainditzea.
- Emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzea eta aurre egitea.
- Konpromisoak edo egin daitezkeen jarduerak.
Formakuntza honetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da esteka honen bidez:
https://forms.gle/2UwL72hHa5i2GDDKA
Silvia Muriel Gómez erakundeetako psikologoa da, Emakundek homologatutako aholkularia eta kudeaketa aurreratuaren ereduaren ebaluatzailea.
Erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean dihardu emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politikak garatzen, duela ia 20 urtetik. Horri esker, enpresa edo erakundearen kudeaketan berdintasunari erantzuteko pertsonak eta era guztietako enpresak salbatu behar izan dituzten eta izan dituzten zailtasunak ezagutu ditu.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/10Musika Bulegoa Sariak,Berriak
EMAN BOTOA MUSIKA BULEGOA 2024 SARIETARAKO ZURE ARTISTA GOGOKOENARI!
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere…
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
Oreka TX eta La Marimba taldeek bere sustraiak batu dituzte Lehioa abestian
Abestia BIME Bogotan 2023. urtean egindako BIME Saioen baitan sortu zen, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin eta Oso Politaten kuradurarekin Hasiera batean gai tekniko batzuk jorratzeko harremanetan…
2024/04/08Prestakuntza,MB Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
2024/03/14DeialdiaDeialdia amaitu da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…