BDCC OSTEGUNAK: 2022/03/17 – IKAS EZAZU ZURE NEGOZIOAREN PITCHA EGITEN

Partekatu

Datorren ostegunean, martxoak 17, BDCC OSTEGUNERA etortzera gonbidatzen zaitugu zure negozioaren PITCHa egiten ikasteko. Jardunaldia Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan izango da – IDarte (Gasteiz) 17: 00etatik 19: 00etara eta networkinga sustatzeko koktel bat 19: 00etatik 20: 00etara.

KSI sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: IKAS EZAZU ZURE NEGOZIOAREN PITCHA EGITEN.

Zure negozioaren komunikazioa da arrakastaren gakoa. Jardunaldi honetan, zure PITCHa egiteko gakoak erakutsiko dizkizuegu: enpresa bat deskribatzeko aurkezpen labur bat, haren jarduera eta negozio-ideiaren garapen-egoera edozeina izan ere.

BDCC OSTEGUNen helburua esperientzia praktikoak eta adituraen ezagutzak azaltzea da (lurraldean, estatuan edo nazioartean). Era berean, jardunaldi horien helburuetako bat KSIen azpisektoreetako enpresen arteko networkinga izango da.

Bertaratzeko, honako inprimaki hau bete behar duzu:

BDCC OSTEGUNERA JOATEKO FORMULARIOA BDCC 2022/03/17

Aretoaren edukiera mugatua denez, erreserba-ordenaren arabera esleituko dira plazak. Horregatik, zuen eskura jartzen dizuegu Streaming bidez ikusteko esteka:

SAKATU HEMEN EKITALDIRA STREAMING BIDEZ SARTZEKO

 

BDCC OSTEGUNAK – IKAS EZAZU ZURE NEGOZIOAREN PITCHA EGITEN.

TOKIA: Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola – IDarte (Gasteiz)

ORDUA: 17:00etatik 19:00etara eta networkinga 19:00etartik -20:00etara

JARDUNALDIAREN XEHETASUNAK:

  • 17:00-18:00 PITCHak dituen garrantzia eta gakoak Maitena Salinas (Zati hau baita streaming bidez emango da)
  • 18:00-19:00 TAILERRA: PITCHa garatzeko tresnak Maitena Salinas (bertaratutako pertsonek bakarrik landu ahal izango dute tailerra)
  • 19:00-20:00 Networking

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU