Euskal Autonomia Erkidegoan kultura arloko publikoak garatzea xede duten proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak 2022

Partekatu

2022. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan kultura arloko ikuslegoak garatzeko proiektu eta jarduera bereziak eta berariazkoak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea.

Proiektu eta jarduerak bete beharreko baldintzak:

a) Proiektu eta jarduera bereziak eta espezifikoak izatea, kulturarako sarbidea galarazten edo o murrizten duten oztopoak gainditzea, publikoekiko harreman-eredu berriak antolatzea, sorkuntza eta kultura publikoen arteko bitartekaritzaren garrantzia nabarmentzea edota publikoek egiten duten kultura praktika aktiboa lantzea helburu duten proiektu eta jarduerak izatea.

b) Dirulaguntzagai izan daitezkeen proiektu eta jarduera motak:

b.1.) Publikoak dibertsifikatzekoak: interesik gabeko publikoengana bideratuak dira, hau da, ez-publikoengana edo hezkuntza-trabak, psikologia-trabak eta gizarte-inguruko trabak gainditzera

bideratutako esku-hartzeen beharra dutenengana. Jarrerak aldatzeari begirako proiektuak izanik epe luzerako estrategiak eskatzen dituzte.

b.2.) Publikoak hedatzekoak: interesa erakusten duten publikoak izanda ere, kultur jardueretan parte hartzen ez duten horiek erakartzeko eta haien eskura jartzeko proiektu eta jarduerak.

b.3.) Parte hartzea areagotzekoak: Kultur jardueretan parte hartzen duten publikoak gero eta fidelagoak izan daitezen, partaidetza maila eta inplikazio maila handiago lortzera bideratutako proiektu eta jarduerak.

c) Proiektu edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean. Proiektuak 2022an hasitakoak izan beharra dute.

d) Diruz lagundu beharreko proiektu eta jarduerek herritarrentzat irekiak izango dira.

e) Onartutako guztizko aurrekontuaren % 20ko autofinantzatze-maila izatea gutxienez. Deialdi honetan iturri publikoetatik ez bestetatik jasotakoa hartuko da autofinantzaketatzat eta onartutako guztizko aurrekontua berriz, hala behar den kasuetan 10. artikuluan zehaztutakoaren arabera araztutakoa.

f) Euskara jardueren komunikazio-hizkuntza izatea % 50ean behintzat.

kanpo geratuko dira:

a) Artikulu honetako 1. puntuak jasotakoa betetzen ez duten proposamenak

b) Jende gehiago erakartzeko estrategiak garatze hutsera mugatzen diren proiektu eta jarduerak.

c) Zabalkundera edota komunikazio hutsera mugatzen diren proiektu eta jarduerak

d) Kultura-programazioa eta ikuskizunak kontratatzea.

e) Sari eta lehiaketak

f) Irakaskuntza arautu, ez-arautu eta aisialdi zentroetako esparruan gauzatzen diren jarduerak

g) Jaialdi, erakustaldi nahiz zikloen barruan antolatutako proiektu eta jarduerak, baldin eta antolatzailea jaialdia, erakustaldia edo zikloa antolatzen duena bera bada.

h) Txostenak, planak zein azterlanak egitea.

i) Kultura eta artearen sektoreetako profesionalentzako prestakuntza-jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Horietatik 100.000 € izanik 2022ko ekitaldirako eta beste 100.000 €-ko konpromiso kreditua 2023rako

Agindu honetara biltzen diren jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango guztizko aurrekontu onartuaren %50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektu eta jarduerek gehienez ere jasoko dute:

  • Pertsona fisikoek eta euren kapitalean %50etik beherako partaidetza publikoa duten entitate pribatuek: 40.000€.
  • Entitate publikoek eta euren kapitalean %50 edo hortik gorako partaidetza publikoa duten entitate pribatuek: 25.000€.

Proiektu bati esleitutako dirulaguntza ez da eskatutako kopurua baino handiagokoa izango.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

1.- Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (CE) Araudiaren 53. artikuluak eta Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluak xedatu bezala, gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

a) Proiektu edo jarduera gauzatzen duten profesional eta langileen diru-ordainak. Eskatzaileek gehienez ere onartutako guztizko gastuaren 15% erabil lezakete pertsonal gastuetarako, baldin eta ez badira titulartasun publikodun entitateak edo %50 eta hortik gorako partaidetza publikorik ez badute euren kapitalean. Aurrekontuan xehetasunez adierazi beharko da a zer lan egingo duen pertsonal horrek proiektuan edota jardueretan.

b) Norberarenak ez diren tokiak alokatzea; kanpo edota barruko tokiak erabiltzea; ekipamenduak, makineria eta altzariak alokatzea.

c) Amortizazio gastuak: ekipamendua, makineria, altzariak, edo norberaren tokiak baldin eta titulartasun publikodunak ez badira. Gastuok ez dira aurrekontu onartuaren %5 baino handiagoak izango.

d) Bitarteko digital eta komunikazio baliabide gastuak, ekoizpena barne. Gastuok ez dira aurrekontu onartuaren %25 baino handiagoak izango.

e) Proiektu zein jardueretan zuzenean parte hartzen duten profesionalen joan-etorriak eta ostatu-gastuak ezin izango dira guztizko aurrekontu onartuaren %5 baino handiagoak izan.

2.- Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatu ahal izango du jarduera, kontratu guztien prezioak batuta diruz lagundutako proiektu eta jardueren %90ra arte. Kontzeptu honetatik kanpo geratzen da onuradunak diruz lagundu den proiektu eta jarduerak bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko, ezin izango dira azpikontratatu zerbitzu profesional indepenteak dirulaguntza kopuruaren %50ean baino gehiagoan.

Edonola ere kontratu bakoitzean garatutako lana edo eskainitako zerbitzua jasoko du eta horiek aurrekontuko ataletan jasotako kontzeptuekin bat etorri beharra dute. Zerbitzu profesional independenteak amango dituzten hornitzaileek eginiko aurrekontuak aurkeztu ezean, aurrekontu onartua kalkulatzeko aurrekontuak araztu egingo dira era honetako gastuak kenduz

3.- Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZ kengarriaren zenbatekoa, eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan, justifikazio-agirien zerga-oinarriari dagokion kopurua bakarrik egotzi ahal izango da gastu gisa.

Ordainketa-modua:

– Lehenengo ordainketa: emandako dirulaguntzaren %50, behin emate-ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hamabost eguneko epean berariaz uko egin ezean.

– Bigarren ordainketa: emandako dirulaguntzaren % 30 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2023ko martxoaren 31 aurretik, betiere 2022ko egikaritzea eta guztizko aurrekontu onartuari dagozkion gastuak zuritu badira.

– Azken ordainketa: dirulaguntzaren %20, jarduerak amaitu ondorengo bi hilabeteko epean, edonola ere, 2023ko abenduaren 15a baino lehen.

Laguntza honen inguruko informazio zabala esteka honetan aurkituko duzu.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU