Basque. Music. at Primavera Pro 2022 showcase-an parte hartzeko deialdia

Basque. Music. at Primavera Pro 2022 showcase-an parte hartu nahi duten musikariek bere proposamena aurkezteko aukera izan zuten horretarako irekita deialdia.

Iaz bezala 2022an ere Basque. Music.-ek Primavera Pro-n parte hartuko du. Euskal Herriko bi proposamenek kontzertua eskainiko dute ekainaren 8an egunez CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan ospatuko den nazioarteko azokaren jardunaldian. Kontzertu presentzial hauek streaming bidez ere emitituko dira. Gainera, aukeratuak izango diren talde edo artistek speed meeting saioetan parte hartzeko aukera izango dute.

Bi talde horietako bat MICE izango da. 2021ean eskaini behar zuen kontzertua azken unean bertan behera gelditu ostean emanaldi hori 2022an berreskuratuko dugu.

2021eko edizioan Aitor Etxebarria eta Sara Zozaya musikariek parte hartu zuten Basque. Music.-ek antolatutako showcase hauetan. Hemen ikusi dezakezu laburpen bideoa.

Primavera Pro

Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. Bartzelonan eskaintzen diren zuzenekoekin batera streming-ari esker mundu osora zabaltzen den zita hau Primavera Prorekin batera antolatzen da.  Jardunaldi profesionalen hamahirugarren edizioa izango da 2022koa. Nazioarteko profesional ugarik parte hartuko dute eta antolatuko diren kontzertuek doako sarrera izango dute.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU