BDCC-REN SENDOTZE PROGRAMAREN 2.EDIZIOA

Partekatu

Dakizunez, 2021 eko uztailaren 8an EUSKADIKO KULTURA ETA SORMEN BARRUTIA (BDCC) aurkeztu zen jendaurrean. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030 Planaren (ZTBP 2030-RIS3 Euskadi) barruan kokatzen den ekimena da, eta kultura- eta sormen-industrien sektorea Euskadirako aukera-lurraldetzat hartzen da.

Esparru horretan, joan den urtean enpresa-proiektuak sendotzera bideratutako ekimen bat abiarazi genuen. Ekimen horretan sektoreko enpresek parte hartu zuten, eta parte hartu duten enpresek oso balorazio positiboa egin dute programaren kalitateagatik eta enpresa gisa lortu dituzten emaitzengatik.

KLIKATU HEMEN LEHENENGO EDIZIOKO PARTE-HARTZAILEEN TESTIGANTZAK EZAGUTZEKO

Lehen edizio honek arrakasta handia izan duenez, 2022an abian jarriko dugu ENPRESA-PROIEKTUAK KONTSOLIDATZEKO PROGRAMAREN 2. edizioa, kultura- eta sormen-industrien sektorearen lehiakortasuna eta ekonomia indartzea sustatzeko tresna gisa. Programa hori 2022ko apiriletik uztailera bitartean garatuko da.

Programa zuzendaritzako ardura duten pertsonei, enpresetako bazkideei eta Euskadiko KSIetako autonomoei zuzenduta dago, enpresa-proiektu bat garatu nahi badute (nazioartekotzearekin, digitalizazioarekin, berrikuntzarekin, negozio- edo zerbitzu-eredu berriekin eta abarrekin lotutako proiektuak) eta, programak eskaintzen duen gaikuntza- eta laguntza-prozesu adituaren bidez, arrakasta handiagoz inplementatu ahal izango bada.

Edizio honetan, programa 20 enpresa-proiektutara mugatuko da, eta hautagaitzak eta proiektu-proposamenak aukeratu ondoren parte hartu ahal izango dute.Eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 14ra artekoa da.

Eskaerak posta elektroniko baten bidez egingo dira, uetxebarria@innobasque.eusbidalita.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU