Musika Bulegoak abesbatzentzako konposizio lehiaketa ireki du

Partekatu

Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) bere mendeurrena ospatzen ari da 2022an. «ISCM Collaborative Series» ekimenaren barruan, ISCMko hainbat atalek koru konposizioko lehiaketa bat iragarri dute, azken hilabeteetan koronabirusaren pandemiaren ondorioz asko sufritu duen koru mugimendu garaikideari bultzada berria emateko asmoz.

Azken hilabeteetan ISCMko beste sail batzuek ahots berdinentzako eta haur abesbatzentzako egindako lehiaketen ondoren, Musika Bulegoak eta Musikagileak, ISCMko euskal bazkideek, ahots misto amateurrentzako obra koralen deialdia zabaltzen dute orain. Bi pieza irabazleak 2022ko udazkenean estreinatuko dira, Gabriel Baltések zuzendutzen duen Kup Taldeak eskainiko dituen bi kontzertuen esparruan: bata Tolosako 53. Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren barruan, eta bigarrena euskal hiriburuetako batean, XIII. Musikagileak Zirkuituaren programazioaren barruan.

Obra irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du, eta Musika Bulegoak sari berezi bat emango dio euskara erabiltzen duen obra onenari, 1.000 eurokoa.

Parte hartzea doakoa da eta lanak aurkezteko azken eguna 2022ko ekainaren 20a da.

 

Lehiaketaren oinarriak esteka honetan kontsulta ditzakezu (ingelesez): Dossier ICCC

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU