ISCM-Musika Bulegoa Abesbatza Konposizio Lehiaketako bi obra irabazleen estreinaldia Tolosan

Partekatu

Datorren urriaren 31n, Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 53. edizioaren barruan, Kup Taldeak kontzertu berezia eskainiko du. Bertan, joan den uztailean ISCM-Musika Bulegoa Abesbatza Konposizio Lehiaketaren irabazle izendatutako bi obrak estreinatuko dira.

Uztailean, mundu osotik etorritako berrogei lan baino gehiago jaso ondoren, Mikel Urquiza (konpositorea), David Azurza (konpositorea, abeslaria eta koru zuzendaria) eta Mikel Chamizok (konpositorea eta ISCMko ordezkaria) osatutako epaimahaiak, Carlotta Ferrari italiar konpositorearen eta Luis Serrapio galiziar konpositorearen proposamenei ex aequo Lehen Saria ematea erabaki zuen.

Horrela, Tolosako Nazioarteko 53. Abesbatzen Lehiaketaren barruan, Gabriel Baltések zuzendutako KUP Taldea abesbatzak interpretatuko ditu obra hauek. Kontzertua urriaren 31n izango da, 19:30etan, Tolosako Santa Klara komentuan.

 

De esta manera, se interpretarán estas obras en el marco del 53 Concurso Internacional de Coros de Tolosa la por el coro KUP Taldea dirigido por Gabriel Baltés. El concierto tendrá lugar el 31 de octubre a las 19:30 en el convento Santa Klara de Tolosa.

 

Abestiak entzuteko beste aukera bat ere izango da azaroaren 19an donostiako San Telmo museoan Musika Garaikideko XIII. Musikagileak Zirkuituaren programazioaren barruan. Bertan ere KUP Taldea abesbatza izango da abestiak interpretatzeaz arduratuko den taldea.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU