Fira trovam Basque. Music.-en hurrengo geltokia

Partekatu

Fira Valenciana de la Música Trovam – Pro Weekend azokaren hamargarren edizioa azaroaren 2tik 5era ospatuko da. Bertan, Basque. Music. en showcase-a izango da Merina Gris taldearen eskutik. Talde donostiarraren emanaldia, ostiralean, azaroaren 4ean izango da 22:00etan Sala Simfònica aretoan, castellonen.

Beste talde euskaldun batzuk ere hartuko dute azoka honetan, hala nola, Chill Mafia taldeak eta Verde Prato musikariak. Bi talde hauen kontzertuak ere ostiralean, azaroaren 4ean izango dira. Progamazio osoa esteka honen bidez kontsulta daiteke.

Profesionalen programazioaren barruan ere, euskal ordezkaritzak presentzia izango du. Batetik, Arkaitz Villar, Musika Bulegoko proiektu arduradunak, eztabaida mahai inguru batean hartuko du parte musikaren, konkretuki, valentziar musikaren internazionalizazioaren inguruan hausnartzeko. Bestetik, Motmo erakundeko Bruno de Zabala kideak proiektu teknologikoak ardatz dituen pitching saio batean hartuko du parte.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU