#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da

Partekatu

Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak #GozatuMusikaZuzenean kanpaina martxan jarri du.

Datuek pandemia ondorengo errealitatea isladatzen dute: %20 jeitsi da zuzenekoen aurre salmenta kopurua. Datu hau deigarria bezain kezkagarria da sektorearentzat. Horregatik, #GozatuMusikaZuzenean kanpainak, hemendik urte amaierara hainbat lema hartuko ditu barne. Esaterako, “Zuzeneko musika itzuli da… Eta zu?” era honetan, erakundeak zuzeneko ikuskizunen beharraren ikusgaitasuna handitu eta artista ezberdinen jarraitzaileak zuzeneko emanaldiak kontsumitzera animatzeko komunikazio kanpaina berri hau jarri du abian.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU