120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak
Partekatu
- Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak.
- Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo bideoklipak, zuzeneko obrak, idatzizko obra musikalak dota soinu bandak daude, besteak beste.
Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak aitortzen ditu urtero. Sektoreko zortzi profesionalek osatutako epaimahaia euskal sortzaile eta taldeen lanen balorazio fasean sartu berri da, eta maiatzaren 16an jakinaraziko da ebazpena, Errenteriako Lekuona Fabrikan.
Orotara hamar sari banatuko dira, inolako mailaketarik egin gabe, eta sari horietatik zortzi esleituko ditu epaimahaiak. Musikagintzan aditu eta arituak diren zortzi pertsonak osatuko dute: Agus Barandiaran Korrontzi taldeko trikitilariak; Gabriel Erkoreka konpositore eta Musikeneko irakasleak; Gema Sanchez AlEnRUTako koordintzaileak; Iker Barbara Zarata Mondo Sonoro aldizkariko arduradunak; Maite Larburu biolin jotzaile eta kantautoreak; Maria Taosa Radio3-eko kazetariak; Mark Barnes Eresbileko dokumentazio eta partitura arduradunak; eta Sonia Duran Unión Fonográfica Independiente elkarteko gerenteak.
Sarien babesle den Etxepare Euskal Institutuak mango du beste sarietako bat, euskal musika nazioartean zabaltzeko egindako lana aintzatetsiz. Saridun horietako bakoitzak 2.000€-ko diru-saria eta Fernando Mikelarenaren eskultura jasoko dute.
EHMBEko zuzendaritza-batzordeak, aldiz, musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona, talde edo erakunde baten ibilbidea aitortuko du, ohorezko sari bereziarekin, formazio-, sensibilizazio-, hedapen- edo ekoizpen-esparruetan proiektu nabarmen bat garatzeagatik.
Proposamenen artean aniztasuna nagusi
Diskoak, singleak, bideoklipak, zuzeneko obrak, soinu bandak, operak, idatzizko obra musikalak….. Orotariko lan motak jaso dira 2023ko deialdian, aniztasunaren erakusgarri.
Jasotako 120 proposamenen artetik gehienak pop-rock estilokoak dira, %30 inguru. Baina badira, klasiko garaikidea, folka, jazza edota musika elektronikoa lantzen duten bestelako dozenaka proiektu ere, kopuruaren araberako hurrenkera horretan. Azken urteotako joerari eutsiz, baina, estiloen arteko fusioak ari dira areagotzen, lan benetan interesgarriak sortuz.
Hizkuntzari dagokionez, aurkeztutako hamar lanetik zazpik euskara dute hizkuntza nagusi. Lan instrumentalak %11 dira, eta gaztelaniazkoak beste % 10. Gainerakoak, euskara eta gaztelera ez beste hizkuntzen batean sortutakoak dira.
Genero ikuspegitik, joan den urtean sarien historian lehen aldiz emakumeak buru zituzten proiektuak nagusi izan baziren ere, aurten lanen %42ak du emakumeen lidergoa.
Maiatzaren 16ko galan entzun ahal izango dira saria jaso duten proposamenak. Atzera kontua hasia da, beraz.
Zazpigarren edizio honetarako, LABORAL Kutxaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Errenteriako Udalaren eta Sympathy fon the Lawyer erakundearen babesa jaso du Musika Bulegoa elkarteak.
Harremanetarako:
komunikazioa@test.nuco.es
611 00 09 28 (Mikel)
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan
Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen…
#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da
Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak…
Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du.…
Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena
Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen…
ELKANO BROWING CREAM taldeari elkarrizketa, MB saria 2018: “Epaimahai espezializatu batek gure musika aintzakotzak hartzea oso pozgarria izan zen”
Zer izan zen zuentzat Musika Bulegoa Saria jasotzea? Pozgarria izan zen epaimahai espezializatu batek gure musika aintzakotzak hartzea. Errekorrak hain modan dauden garai hauetan guk beste parametro…