MIN sarien XV. ediziorako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik
Partekatu
Datorren maiatzaren 17an Palma de Mallorcan MIN sarien XV. Edizioa ospatuko da. Musika independientearen sari hauek Unión Fonográfica Independiente (UFI) elkarteak urtero antolatzen dituen musika independentearen sariak dira. Hauen helburuak, artista berriak publiko berriei ezagutaraztea, musika gizarteei hurbiltzea eta sormen-jardueraren onarpena sustatzea dira.
2013. urtetik Etxepare Euskal Institutuak Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria antolatzen du. Honen helburua euskal talde eta artista independenteei ikusgarritasuna eta zabalkundea ematea da. Sari honez gain, beste 21 kategoria edo sari daude jokoan.
XV. edizio honetara hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 22ra arte. 2022an argitaratutako diskoak, EPak edo singleak dituzten artista eta zigilu independenteek eman dezakete izena. Euskarazko diskorik onenaren kategorian 2022an argitaratutako euskarazko lanak aurkeztu daitezke. Prozesu hori diskoetxeek, musika argitaletxeek, artistek edo kudeatzaileek egin dezaketeMIN Sarien webgunearen bidez. Kategoria guztien oinarriak esteka honen bidez kontsulta ditzakezu.
Irabazleak, bozketa herrikoi baten bidez izango dira hautatuak. Publikoak kategoria bakoitzeko hautagaitzak bozkatu eta hamabost lan hautatzeko aukera izango du. Ondoren, epaimahaiak publikoak aukeratutako hamabost izendatuetatik bost hautagaitza aukeratuko ditu. Nominatuen izenak Izendatuen Irakurketa publikoan jakinaraziko dira.
XIV. MIN sarietan (2022), euskarazko diskorik onenaren saria Verde Pratoren Kondaira eder hura lanak jaso zuen.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
2024/07/01Sorkuntzan,DeialdiaDeialdia amaitu da
MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia
Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi…
2024/06/11Deialdia,BerriakDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
2024/06/04Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Eurosonic jaialdiaren 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik
ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da…
2024/05/21Deialdia,BerriakDeialdia amaitu da
Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia.
2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako…