Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren zazpigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.

Proposamenak otsailak 29ko 14:00ak arte aurkeztu daitezke hurrengo eskaera-inprimakia betez.

Hemen kontsultatu eta deskargatu ditzakezue deialdia.

Hautatutako proiektuak martxoaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko dira eta 120 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Topaketa apirilaren 23an, goizean zehar, burutuko da Elorrioko Arriola Antzokian. Jardunaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, taldeek euren azken lanak aurkeztuko dituzte zuzenean. Aurkezpenen ondoren, networking saio bat egongo da.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU