‘Basque Music’ at BIME 2018: Euskal taldeentzako deialdia

Partekatu

Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?

Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME pro topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 24tik 26ra bitartean.

Bi euskal taldek edo bakarlarik hartuko dute parte showcase-gau horretan, BIME Pro-ren antolatzaileek aukeratuta. Hain zuzen ere, kontzertu bat eskainiko dute urriaren 25ean Bilborock aretoan, Estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME City programazioaren barruan.

Antolatzaileek diru-kopuru bat bideratuko dute gastuak ordaintzeko.

Izena emateko epea uztailaren 9an hasi eta 24an amaituko da, eta izena emateko inprimaki hau bete behar da.

 Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: info@test.nuco.es // 945 123 391

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU