BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean

Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo den BIME Bilbao azoka profesionalean.

Formatu azkarreko aurkezpen hauek urriaren 29an, asteartea, burutuko dira 12:30etan Bilboko Euskalduna Jauregian.

Euskal Herriko diskoetxe, artisten kontratazio eta management enpresek, jaialdien eta kontzertuen antolaketaren ordezkariek, kontzertu aretoek, musika elkarteek edo artistek parte hartu ahal izango dute aurkezpenean. Horretarako galdetegi hau bete behar da urriaren 10a (barne) baino lehenago.

Pitch saioan parte hartuko duten eragileak aukeratzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan: proiektuaren ibilbidea eta nazioarteko estrategia. Musika Bulegoko bazkideek (zuzenak edo Kultura Live, MIE, Musikagileak eta Musikari elkarteetako kideek) lehentasuna izango dute. Guztira bost proiektu aukeratuko dira.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU