BDCC topaketa: Jabetza Intelektualari eta Trantsizio Digitalari buruzko doako aholkularitza espezializatua

Partekatu

Jabetza Intelektualari eta Trantsizio Digitalari buruzko doako aholkularitza espezializatuko jardunaldi berri bat antolatu du BDCCk. Ekimena datorren hilean izango da, Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan.

Ekitaldiaren helburua Kultura- eta Sormen-Industrien (KSI) sektoreko enpresen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea da, beren jarduera behar bezala garatu eta sendotu dezaten. Merkataritza-ikuspegi batetik, beren ezagutza eta enpresa-errendimendua zabaltzekobeharra duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

Ekitaldian izena emateko beharrezkoa da formulario hau betetzea.

BDCC Topaketa – Aholkularitza espezializatua

Data: 2023ko irailaren 21a

Ordutegia: 11:00etatik 12:30etara

Lekua: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa (Eskola Kaleko 10.eko egoitza, Gasteiz)

Informazio gehiago:
info@basquedcc.eus
627 671 552

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU