Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
Partekatu
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta:
Jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak, lizentzia libreak eta abar.
DATAK: irailaren 18tik urriaren 1era
HIZLARIA: Ainara LeGardon
25 urte baino gehiagoko esperientzia duen musika eta artista autogestionatua da, jabetza intelektualean aditua izateaz gain.
NORI ZUZENDUA:
Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur arduradunak, aretoetako arduradunak eta abar…
IKASTAROREN DINAMIKA: ikastaroan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ikasketa, hausnarketa eta eztabaidarako baliagarriak izango zaizkion eduki deskargagarriak helaraziko zaizkio. Gainera, irakaslearen eduki didaktikoak jaso ahal izango ditu eta programan aipatutako gaien azalpenak eskura izango ditu.
Ikastaroa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak irakasleari kontsulta egiteko aukera izango du, edozein zalantza argitzeko, ikastaroa hasi eta 15 eguneko epean. Kontsultak gehienez ere ordubetekoak izango dira parte-hartzaile bakoitzeko.
IZEN EMATEA: ikastaroa dohainik da eta izena emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, info@musikabulegoa.eus helbidera idatzi behar da.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan
Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
Genero-berdintasuna musikaren sektorean irudikatzen
Musika Bulegoak Errotik kooperatiba feministarekin elkarlanean, Genero-Berdintasuna Musikaren Sektorean Irudikatzen formakuntza saioa antolatu du. Datorren azaroaren 14an izango da…