BIME PRO BILBO 2021eko URRIAN EGINGO DA ETA 2022AN BOGOTAN ANTOLATUKO DUTEN EDIZIOA IRAGARRI DUTE
Partekatu
Urrian Bilbo izango da Musika Industriaren Nazioarteko Topaketaren Europako egoitza eta, 2022tik aurrera, Bogota izango da Latinoamerikakoa, apirilean.
BIME, EZINBESTEKO BI TOPAKETA URTERO MUSIKAREN MUNDUAN: BILBOBIZKAIA ETA BOGOTA
BIME Musika Industriaren Nazioarteko Topaketak beste espazio bat izango du sektorearen etorkizuna bultzatzen duten erronkei buruz eztabaidatzeko eta zuzeneko musikaz gozatzeko Latinoamerikan: Bogota izango da egoitza berria. 2013. urteaz geroztik, urtero, Bilbon egin izan da topaketa hau urrian, eta 2022tik aurrera Bogotan ere egingo da, apirilean. Horrela, bada, Bilbo eta Bogotá berrikuntzaren, teknologiaren, networking-aren eta sektore honen etorkizunaren erdigune bihurtuko dira.
Bogota hiria ez dugu kasualitatez hautatu. Kolonbia musika arnasten duen herrialdea izaki, hiriburua hiri bizi-bizia da (UNESCOren Musikaren Hirien Sarean sartuta dago) eta, duela urte batzuetatik, sentsibilitate ekonomiko eta politiko handia adierazten du Ekonomia Laranjarekiko, hau da, arteen eta ondarearen, kultura-industrien eta teknologia berrien eremuetan ondasun edo zerbitzu sortzaileak eragiten dituzten jarduerekiko. Hiriak, gainera, kokapen geografiko pribilegiatua du Latinoamerikako espazioari dagokionez, mota honetako ekitaldi bat egiteko azpiegiturak baditu, eta maila globalean arrakasta lortzen duten gero eta artista gehiagoren sorlekua da Kolonbia.
BIME, BI KONTINENTEREN ARTEKO LANKIDETZAREN ETA NAZIOARTEKOTZEAREN ZUBI
Iragarpen honekin, BIMEk musikaren industrian beste ibilbide batzuk ezartzeko konpromisoa berretsi du, Latinoamerikaren eta Europaren artean fluxu artistiko eta profesionalak ahalbidetu eta biderkatuko dituzten ibilbideak, musikarekin zuzeneko edo zeharkako lotura duten artista, profesional, enpresa eta publikoentzat ekonomiaren, kulturaren eta harremanen arloetan hazkunderako aukerak sortuko dituztenak. Hori guztia, nola ez, ia 600 milioi pertsona lotzen gaituen hizkuntzaren babesarekin.
BIME PRO BILBO 2021eko URRIA
BIME PROren bederatzigarren edizioa Bilboko Euskalduna jauregian izango da 2021eko urriaren 27tik 29ra. Sarrera mota guztiak gaurtik aurrera egongo dira salgai. Aurten, poesiaren eta musikaren jainko greziarra da izango da biltzarraren inspirazioiturri, hau da, Apolo; izan ere, poesiak eta musikak gizakiaren sentsibilitatea elikatu izan dute antzina-antzinatik, baina baita arrazoia eta ezagutza ere, eta horiek gabe ezinezkoa izango litzateke kulturak garapen osasungarri eta jasangarria izatea. BIME 2021 ZERA DA, MUSIKA, HISTORIA, MODERNOTASUNA, ARTEA, INDUSTRIA, KULTURA, INTEGRAZIOA, LANA, GARAPENA, GIZARTEA, TRADIZIOA, ETORKIZUNA.
LAST TOUR-EK EGOITZA BERRIA IZANGO DU BOGOTÁ HIRIAN
BIMEren atzean Last Tour dago, Estatu osoko enpresa handi, aurreratu eta konprometituenetako bat. Duela 20 urte lanean hasi zenetik, Last Tour enpresak nazioartekotze-prozesuarekin jarraitu du eta, orain, lanerako eta elkarlanerako beste gune bat zabalduko du Bogotán. Egoitza berri horri esker, merkatu berriak geografikoki zabaltzeaz gain, enpresaren jardun-arloak azkarrago hedatu ahal izango dira prestakuntzari, aholkularitzari eta argitalpenei dagokienez, eta enpresak gizartearen prestakuntza integralarekin eta kulturaren garapenarekin duen konpromiso sendoa indartzeko lagungarri izango da, kultura-ondasun interesgarri eta eskuragarrien transmisioaren bitartez.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/09/18MB Nazioartekotzea,Berriak,Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02Deialdia,MB Nazioartekotzea,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…