BIME PROren 8. edizioa, urriaren 26tik 29ra #inoizbainogertuago
Partekatu
Michael Jackson eta Lady Gagaren ekoizlea, Billie Eilishen agentea, “La Casa de Papel” serieko musika-gainbegiralea eta Europa eta Ameriketako 100 elkarte adierazgarrienak dira Bilboko erdigunean eta #inoizbainogertuago lelopean egingo den BIME PRO azoka profesionalaren 8. edizioko lehendabiziko baieztatuak.
2020an munduko musikaren industriak 55.000 milioi euro fakturatzeari utziko dio eta 2 milioi eta erdi lanpostu galduko dira. Jaialdien sektoreari erreparatuta, horietako milaka jaialdi gelditu dira bertan behera, ia 20.000 milioi euroko galerak izan dira eta mundu osoko 13 milioi pertsona geratu dira aisialdiko jarduera gogokoenetako batekin gozatzeko aukerarik gabe, COVID-19aren eraginez. Adibide gisa, hona hemen hainbat datu:
Espainian zuzeneko musikari dagokionez 559 milioi euroko galerak izan direla kalkulatu da, eta grabatutako musikari dagokionez 115 milioi euro. Argentinan musikaren industriako 500.000 lanpostu galduko dira eta galerak 74 milioi eurokoak izango dira. Erresuma Batuan 1.000 milioi euro galduko dira. Italian 600 milioi euro galduko dira horietako 350 milioi euro fakturatzeari utziko zaizkie milaka kontzertu bertan behera geratu direlako. Txinan, pandemiaren epizentroa, 525 milioi euroko galerak izan dira. Australia, Alemania eta Suitza batuta 3.500 milioi euroko galerak izan dira.
Okerrena momentuz sektoreak normaltasunez lan egiteko aukerarik ez duela da. Beste sektore batzuetan hasiak dira jada, baina musikaren industrian galerak metatzen eta handitzen ari dira, bira eta kontzertuak bertan behera gelditzen jarraitzen dutelako.
Ziurgabetasunez jositako egoeran jarraitzen dugunez ezin dugu egutegi ziur baten gainean lan egin. Hori dela eta aurten ezin izango dute BIME LIVE antolatu. Eta egoera horrek zentzu berezia ematen dio aurten BIME PRO profesionalen topaketari. Gure artean biltzea eta kezkak, ideiak eta tresnak guztion artean partekatzea premiazkoa da, agertoki berri bat marraztu ahal izateko.
BIME PROn inoiz baino gertuago sentitzeko mezua luzatu du antolakuntzak: enpresa, profesional, ikasle, erakunde, marka, eta. guztiengatik gertuago. Azken urteotan hitz egiteko, eztabaidatzeko, ikasteko eta berritzeko elkartzen garen profesionalen sare hau osatzen dugun guztiongandik gertuago, guztiokin, guztion artean eta guztiontzat.
Krisi honek eragin dituen ondorioak ondorio, BIME PROk aurrera jarraitzeko konpromisoa hartu du bere gain, eta musika-industriaren etorkizuneko estrategiak taxutzen lagunduko duen egitaraua eskainiko du.
2020ko edizioak formatu hibridoa izango du eta 4 egun iraungo ditu: urriaren 26tik 29ra eta Europako eta Latinoamerikako musikaren industriako eragileak bilduko ditu.
Oraingoz, honako hauek baieztatu dute bere presentzia: Mike Malak, Billie Eilish eta nazioarteko beste artista handi batzuen agente ezaguna; Rafa Sardina produktorea, Michael Jackson, Stevie Wonder, Lady Gaga edo Alejandro Sanz abeslari handien produktorea dena; eta Tomás Tello, “La Casa de Papel” serie ezaguneko musika gainbegiratzearen arduraduna. Horietaz gain Europako eta Amerikako elkarteen ordezkarien topagunea ere izango da, besteak beste.
Urtero bezala, sektoreko arlo estrategikoetarako languneak eskainiko dira biltzarrean: BIME PRO FESTS jaialdien topagune izango da berriro, bere historiako unerik garrantzitsuenetako batean; izan ere. Era berean, BIME PRO CAMPUS eta BIME PRO START UP! deialdietan musikaren industrian jardun nahi duten gazteentzako prestakuntzako aukerak eta negozio-aukerak eskainiko dira. Latinoamerikako hainbat herrialdetan zazpi ordezkaritza dituen BIME PRO biltzarra azoka iberoamerikarren AMCS, Atlantic Music Conferences Symposium, topagunearen lekuko eta egoitza ere izango da, Amerikaren eta Europaren arteko konexio-plana indartuz.
Plataforma berritzaile bati esker topaketa digitalak eta fisikoak uztartu ahal izango dira. Ekitaldiaren zati bat BIME PROren plataforma digitalean egingo da; akreditatutako profesionalek ekitaldia baino bi hilabete lehenago izango dute plataformarako sarbidea networking-a ahalbidetze aldera. Gune horrek hainbat areto izango ditu eta areto horietan hitzaldiak, saioak eta speedmeeting-ak egingo dira; guztiak ere streaming bidez jarraitu ahal izango direlarik. Aldi berean, Bilboko erdi-erdian egingo diren jarduera presentzialetan ere parte hartu ahal izango da, betiere agintariek ezarritako neurriak beteaz, baina ekitaldiaren bereizgarri diren berrikuntza eta sormenarekin.
Aurtengo edizioa honako erakunde hauen babesa izan dute: Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Spri, Kultura eta Kiroletako Ministerioa, Acción Cultural Española, SON Estrella Galicia, GIN MG, Basque Music, Mediterranew Musix C. Valenciana, Dutch Music Export, Xunta de Galicia, Gobierno de Navarra edo Catalan Arts; bestealde, nazioko eta nazioarteko erakunde sektorial nagusiak ere izango ditugu: ES_MÚSICA (Musikaren Espainiako Federazioa), APM (Musika Sustatzaileen Elkartea), FMA (Musika Jaialdi Elkartuak), Yourope (Jaialdien Europako Elkartea), LIVE DMA (Europako Kontzertu Aretoen Elkartea), Euskal Herriko Musika Bulegoa, AIE (Interprete eta Exekutatzaileen Elkartea), MIM (Musikaren Industriako Emakumeak), AEDEM (Musika Editore Independenteen Elkartea), ARTE (Ikuskizunetako Ordezkari Teknikoen Elkartea), IMMF (International Music Managers Forum), PAM (Musika Kazetari Elkartuak), PROMUSICAE (Espainiako Musika Produktoreak), UFI (Batasun Fonografiko Independentea), WIN (Worldwide Independent Network), Keychange (genero-gutxiengoak ahalduntzearen aldeko ekimena) etab.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…