Irekita dago Mercat de Música Viva de Vic-en edizio digitalean parte hartzeko deialdia
Partekatu
MMVVren 32. edizioa irailaren 14tik 19ra bitartean egingo dute eta antolakuntza zuzeneko musikaren kontratazioa eta musikaren sektorea bultzatzeko lanean dabil. Mercat de Música Viva de Vic azokaren edizio digitalean parte hartzeko deialdia irekita dago hemen.
Gaur egungo egoeraren ondorioz, COVID-19ak eragindako egoera, Mercat de Música Viva de Vic-eko (MMVV) antolakuntzak musikaren profesionalei zuzendutako azokako programazioa birtuala izatea erabaki du. Proiektu berrien erakusleiho bat izango da non saltzaileen eta erosleen arteko harremanak bultzatuko diren. Ekintza hauek aldez aurretik Mercat-erako espreski grabatutako eta on line emango diren kontzertuekin sendotuko dira. Emanaldi hauek publikoak eta profesionalek ikusi ahal izango dituzte eta kontzertu batzuk publikoarekin egingo dira iraileko egoerak uzten duen heinean.
Profesionalei zuzendutako ekintzak, astelehenetik ostiralera bitartean egingo direnak, hiru sailetan egituratuko dira:
- Espreski MMVVk kalitate handian eta hainbat kamarekin grabatutako kontzertuak. Estreinuak izango diren emanaldi hauek azokaren webean eta Youtube kanalean ikusi ahal izango dira. Taldeek eta artistek bere promoziorako erabili ahal izango duten materiala izango dira.
- Pitching saioak: bideo bati esker sektoreko enpresek bere proposamen eta berrikuntzak aurkezteko aukera izango dute. MMVVko webean akreditatuta daudenek kontsultatu ahal izango dute material hau.
- Musikaren industriaren sektoreari zuzendutako Webinar saioak. Parte hartzaileekin hartu emananak izateko aukera eskainiko dute topaketa hauek. Azken urteetan arrakasta handiz burutu diren Speed Meeting saioen bidea jarraituko dute.
Hauetaz gain beste ekintza osagarri batzuk ere egingo dira zuzeneko musikaren negozioarentzat baliagarriak izango diren herramintak bultzatzeko. Horregatik aurten profesionalei zuzendutako akreditazioak doakoak izango dira. Akreditazioak eskatzeko MMVVko weba erabili behar da.
Publikoarekin egingo diren zuzeneko emanaldiei dagokienez oraindik ezin da zehaztu noiz eta nola burutu ahal izango diren baina hiriko gune ezberdinetan antolatzea aurreikusten da. Irailean VIC-ek bizi duen egoeraren arabera programatuko dira. Hiritarrek parte hartzeko ekintza ezberdinak antolatzea ere aurreikusten du antolakuntzak baina hauek ere dagokion garaian iragarriko dira.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/18MB Nazioartekotzea,Berriak,Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02Deialdia,MB Nazioartekotzea,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…