DA Pro! II. topaketarako deialdia

Partekatu

Durangoko Azokak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko II. topaketa antolatuko du Musika Bulegoarekin elkarlanean DA Pro! ekimenaren barruan.

Ekimenaren helburuak:

  • Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
  • Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko

Topaketaren formatua:

Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak.
Aretoak musika-set bat izango du zuzeneko emanaldiak egiteko (formatu horretako aurkezpenak positiboki baloratuko dira), eta beste material batzuk erabili ahal izango dira (dosierrak, musika piezak, fitxak, ikus-entzunezkoak…).

Eguna eta lekua:

55. Durangoko Azokan, abenduaren 4ean, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko San Agustin Kultur Gunean (San Agustinalde Kalea, 12)

Nori zuzdendua:

Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab

Aukeratzeko irizpideak:

Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.

  • Euskarazko proiektua izatea
  • Proiektu eta diskoen estreinaldiak
  • Barruko agertokietarako egokitasuna
  • Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea

Epeak

Azaroaren 13ra arte izena emateko epea egongo da. Musikariek durangokoazoka.eus webguneko formulario bidez eman beharko dute izena. Programatzaileek Musika Bulegoarekin bat egin beharko dute: ruth@test.nuco.es / 688 84 31 19

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU