Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2020 azokan
Partekatu
Hemen da BIME PRO, mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dituen azoka. Covid-19aren ondorioz aurten topaketa hibridoa izango da, hau da, hitzaldi presentzialak eta online hitzaldiak uztartuko dira urriaren 26tik 29ra bitartean.
Euskalduna jauregiaizango da programa presentzialaren egoitza (urriak 28 eta urriak 29), baina eduki guztia plataforma batetik jarraitzeko aukera ere egongo da; plataforma hori bime.net webgunean dago.
Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek Basque. Music. plataformatik gidatuko dira.
BIME PRO azoka presentzialak irauten dituen bi egunetan zehar, Basque Music-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena.
URRIAK 28 ASTEAZKENA
Azoka presentzialaren lehendabiziko jardunaldian Zuzeneko arteak COVID-19aren garaian. Erakundeen egitekoak mahai-ingurua antolatuko da MIE elkartearekin elkarlanean. 10:30etatik 11:15etara izango den solasaldia PRO aretoan burutuko da eta Manuel Ángel López (SFTL), Amaia Ispizua (Get In) eta Kin Martinez (Esmerarte, ES_MÚSICA) izango dira hizlari.
13:30etan Meet the Basque Festivals topaketan Atlantikaldia, Bay of Biscay eta Gasteizko Jazzaldia aurkeztuko dira. Aurkezpen azkarrak izango dira eta jaialdi hauek hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
URRIAK 29 OSTEGUNA
13:00etan Kontzertu aretoak eta COVID-19a mahai-ingurua egingo da PRO aretoan. Bertan, Carmen Zapata (ASSAC), Beverly Whitrick (Music Venue Trust) eta Ana Zamarbide (Anaim) izango dira hizlari. Kultura Live elkarteak, BIMEk eta Live DMA elkarteak antolatutako solasaldia izango da.
17:30etan Euskal Herriko profesionalei bakarrik zuzendutako Meet the Basques topaketa egingo dugu. Artistas en Ruta zikloko, Girando Por Salas zikloko eta Fira Trovam azokako arduradunek bere proiektuak aurkeztuko dizkigute 0-C aretoan.
BIME Cityren programazioaren barruan, eta Basque Music-en ekimenez, Verde Prato, Bulego eta Dupla taldeen showcase bat egongo da baita ere. 20: 00tan izango da BBK aretoan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
MARÍA EUGENIA LUC-EK EUSKAL HERRIA ORDEZKATUKO DU ISCM 2025 JAIALDIAN
World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien…
EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik
EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat…
2024/09/18Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…