DA Pro! III. topaketarako deialdia

Partekatu

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko III. topaketa antolatuko du DA Pro! ekimenaren barruan.

Ekimenaren helburuak:

  • Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
  • Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko

Topaketaren formatua:

Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria…

Hautatutako taldeek eta/edo artistek 100 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.

Aurkezpenak euskaraz egingo dira.

Eguna eta lekua:

56. Durangoko Azokan, abenduaren 1ean, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko San Agustin Kultur Gunean (San Agustinalde Kalea, 12)

Nori zuzdendua:

Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab.

Aukeratzeko irizpideak:

Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.

  • Euskarazko proiektua izatea
  • Proiektu eta diskoen estreinaldiak (Durangoko azokan salgai)
  • Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea

Epeak

Azaroaren 11ra arte izena emateko epea egongo da. Musikariek durangokoazoka.eus webguneko formulario bidez eman beharko dute izena.

Programatzaileek Musika Bulegoarekin bat egin beharko dute: ruth@test.nuco.es / 688 84 31 19

 

DA! Pro 2020
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU