DA Pro! IV. topaketarako deialdia
Partekatu
DA Pro! IV. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketa antolatuko du DA Pro! ekimenaren barruan.
Ekimenaren helburuak:
- Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
- Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko
Topaketaren formatua:
Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set sinple bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria…
Hautatutako taldeek eta/edo artistek 120 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.
Aurkezpenak euskaraz egingo dira.
Eguna eta lekua:
- Durangoko Azokan, abenduaren 5ean, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko San Agustin Kultur Gunean (San Agustinalde Kalea, 12)
Nori zuzendua:
Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab.
Aukeratzeko irizpideak:
Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.
- Euskarazko proiektua izatea
- Proiektu eta diskoen estreinaldiak (Durangoko azokan salgai)
- Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea
Epeak
Azaroaren 10era arte izena emateko epea egongo da. Bai musikariek bai programatzaileek durangokoazoka.eus web orriaren bidez eman beharko dute izena.
Zalantzak eta informazio gehiago: ruth@test.nuco.es
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/27Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epeak
Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak otsailak…
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…