DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan.
Eguna eta lekua:
59. Durangoko Azokan, azaroaren 27an, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian (Landako, 4).
Ekimenaren helburuak:
- Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
- Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko.
- Ekimen honen xedea hautatutako talde eta artistei Amorebieta-Etxano Udalak antolatutako MusikaGaz Fest jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartzeko aukera eskaintzea da.
Topaketaren formatua:
- Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak.
- Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set sinple bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria…
- Hautatutako taldeek eta/edo artistek 120 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.
- Aurkezpenak euskaraz egingo dira.
Nori zuzendua:
Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab.
Aukeratzeko irizpideak:
Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero:
- Euskarazko proiektua izatea.
- Proiektu eta diskoen estreinaldiak (Durangoko azokan salgai).
- Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea.
MusikaGaz Fest 2025:
Haien lanak DA PRO! jaialdian aurkezten dituzten talde eta artista gazteak MusikaGaz Fest jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartzeko hautatuak izateko aukera dute. Ekimen hau posible da Amorebieta-Etxanoko Udalaren, Gerediaga Elkartearen eta Musika Bulegoaren arteko lankidetzari esker.
Jaialdia 2025ko urtarrilaren 25ean izango da Amorebieta-Etxanoko hainbat agertokitan, eta DA PRO! jaialdian parte hartzen duten artista hautatuek kartela osatuko dute, topaketan aurkeztutako katxea errespetatuz.
MusikaGaz Festen parte hartzeko hautatuak izateko, musikariek edo sortzaileek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte bakarlari izanez gero, edo taldearen % 80k adin hori gainditzen ez duten pertsonek osatu beharko dute.
Iaz, jaialdiaren antolakuntzak Durangoko Plateruenan aurkeztutako 12 proposamenetatik sei programatu zituen.
Epeak:
Sortzaileek (musikariek eta musika taldeek) urriaren 8tik 18ra izango dute izen-ematea zabalik esteka honetan.
Programatzaileen izen-ematea azaroaren 11tik 22ra izango da.
Zalantzak eta informazio gehiago: komunikazioa@musikabulegoa.eus
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…