Deialdia: KULTURA SUSTATZEKO ETA BANATZEKO DIRULAGUNTZAK (MUSIKA)

Partekatu

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak musiaren arloari zuzendutako ‘Kultura Sustatzeko eta banatzeko’ dirulaguntzen deialdia argitaratu du.

Deialdiak zuzeneko musika-proiektuen promozioa eta salmenta sustatzea du helburu eta horretan interesa izan lezaketen pertsona edo entitateen profilaren arabera, bi atal desberdinetan egituratu da:

Proiektu unitarioak (autogestioa).

Enpresa-proiektuak (management enpresak).

Garrantzitsua:

  • Deialdia arretaz irakurri: sarbide-eskakizunak, diruz lagundutako gastuak, balorazio-irizpideak.
  • Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 10etik uztailaren 11ra bitartean.
  • Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak esteka honetan aurkituko dituzu.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU