Eneritz Furyak eta MICE, 2022ko Basque Music at Primavera Pro showcaseko protagonistak

Partekatu

Eneritz Furyak eta MICE izango dira ekainaren 6tik 9ra Bartzelonan egingo den Primavera Pro nazioarteko musikaren topaketan Basque. Music. ekimenak antolatuko duen kontzertuko protagonistak.

Aurten ere Basque. Music.-ek Primavera Pro-n parte hartuko du. Euskal Herriko bi proposamen hauen kontzertua CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan ospatuko da: ekainaren 8an MICE eta ekainaren 9an Eneritz Furyak.

Kontzertu hauetan Bartzelonako nazioarteko azoka profesionalean parte hartuko duten musikaren profesionalak egongo dira eta bi proposamen hauek haiekin kontaktatzeko aukera izango dute. Kontzertu hauetara joateko sarrera doakoa izango da.

Primavera Pro

Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. Streming-ari esker mundu osora zabalduko da eta modu presentzialean egingo diren ekitaldiak CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan antolatuko dira. Jardunaldi profesionalen hamahirugarren edizioa izango da 2022koa. Primavera Sound jaialdiak bere 20. urtemuga ospatuko duen bi asteburuen tartean ospatzeak nazioarteko profesionalen presentzia nabarmena areagotuko du.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU