Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Partekatu
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu honek Musika Bulegoak Espainiako Kultur Zentroarekin batera Ekuatore Ginean aurtengo otsailean Batan antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du.
Ekoizpenak Mikel Ugarte eta Manu Gaigne txalapartari gipuzkoarren eta Ekuatoguineoko musikari nabarmenen arteko lankidetza du ardatz, hala nola Nelida Karr, Nene Bantú, Jay Nvok eta Salomon Eduok. Egoitza horretan, euskal tradizioa eta afrikar doinuak uztartu zituen elkarrizketa musikal bat aztertu zuten artistek, beren sustrai kulturalak ezagutzeko eta konektatzeko ahaleginean. Proiektuak K Bulegoaren laguntza ere izan du.
Amua Zinemaldiko ikusleek dokumental honetaz gozatzeko aukera izango dute, musika eta zinema ardatz dituen jaialdiaren espirituarekin bat egiten baitu. Errotik azaroaren 15ean proiektatuko da, 19:00etan, Hondarribiko Itsas Etxean. Sarrera librea da lekua bete arte.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Deialdia,MB Sorkuntzan,BerriakDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…
R.E.A.C.H. proiektuko bazkideen bisita Donostian
R.E.A.C.H. proiektuko bazkideak Donostian bilduko dira egunotan. Proeiktu honen helburua azken 20 urteetan sormen-industriak izan dituen bilakaera handiak kontuan hartuta kultura-prozesuetan…