Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak
Partekatu
Etxepare Euskal Institutuak arte plastikoen eta ikusmen-arteen, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren sortzaileen mugikortasunerako 2018ko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu.
Aurreko urteetan bezala, eta musikari dagokionez, diru-laguntzak musika-biretara eta ezohiko kontzertuetara bideratuta daude, honako premisa hauek oinarritzat hartuta:
-Musika-bira: euskararen eremu geografikotik kanpoko 3 plaza desberdinetan gutxienez 5 kontzertu eskaintzea.
-Ezohiko kontzertua: haren ezaugarriak direla eta, euskal musika nazioartean hedatzeko interes berezia duen azoka, jaialdi edo ekitaldi batean jardutea.
Zuzkidura ekonomikoa 110.000 eurokoa da biren kasuan, eta 15.000 eurokoa kontzertu berezien kasuan. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4ra arte egongo da irekita. Esteka honetan, laguntzen deialdiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/02/20DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2024)
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Kultur Sorkuntza Bultzazeko Diru-laguntzen 2024 deialdia ireki du, Musika Konposizioa modalitatean. Modalitate honek 82.000 euroko…
2023/06/12DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia zabalik
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia ireki du uztailaren 7ra arte. Hauen xedea, kultura-arloko jaialdiak…
2023/05/12DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko webinarra
Musika Bulegoak webinar saio bat antolatu du maiatzaren 23an 11etan Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika…
2023/04/05DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak 2023
Etxepare Euskal Institutuak musikaren sortzaileen mugikortasunerako 2023eko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu. Musika sektorera…
2023/01/19DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzak Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu abian, azken bi urteetan egindako topaketa profesionalen ondoren. Kultura eta…