Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en

Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du.

Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikarien kontzertuak izango dira programazio ofizialaren baitan.

Gorka Urbizuren emanaldia bihar izango da, irailak 19, 22:00etan, Atlántida karpan. Hurrengo egunean, hilaren 20an, ostirala, Mikel Azpirozen txanda izango da, L`Atlántidako 3 aretoan, 23:00etan.

Bi kontzertuez gain, Euskal Herriko hainbat enpresak nazioarteko musika profesionalei eskainitako pitch saioetan parte hartzeko aukera izango dute.

Hau da saio hauetarako aurreikusitako programa:

Irailak 18, asteazkena (L ‘Atlàntida karpa)

13:10-13: 55 Panda Artist Management eta Bartzelonako Euskal Etxea.

Irailak 19, osteguna (L ‘Atlàntida karpa)

13:10-13: 55: Baga Biga Produkzioak, Maita Kultura, GinMusica

Azokan dauden musikako profesionalek speed meeting saioetan eta egun hauetan antolatu diren beste topaketa profesional batzuetan ere parte hartu ahal izango dute. (Programa osoa hemen kontsulta dezakezu).

Jarduera horiek guztiak BASQUE.MUSIC. euskal musika nazioartekotzeko proiektuari esker egin ahal izan dira. Proiektu horretan Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU