EUSKO JAURLARITZAK 1,1 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU 2020AN DIRU-SARRERETAN JAITSIERAK IZAN DITUZTEN KULTUR PROFESIONALEI LAGUNTZEKO
Partekatu
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1,1 milioi euro bideratuko ditu COVID-19 pandemiak sortutako krisiaren eraginez diru-sarrerak murriztu izanaren ondorioz, 2021erako jarduera ekonomiko profesionalaren jarraitutasuna ezbaian ikusi duten Euskadiko kultura sektoreko profesional autonomoek, enpresek eta entitate profesionalek kultura jarduerarekin jarraitzeko diru laguntzetara.
2020an COVID-19ak kulturaren sektoreari eragindako kaltea nabarmena izan da. Jarduera asko bertan behera geratu ziren eta jardueraren moteltzea ere nabarmena izan da. Horrek testuinguru aldakorrak eta ziurgabetasun maila handia eragin ditu sektorean. Kulturaren arloan jarduerak eragin zuzena du dirusarreretan eta enpleguan. Jarduerarik gabe ez dago ez diru sarrerarik ezta enplegurik ere kultur egituren bizi-iraupena kolokan jarriz. Kulturaren Euskal Behatokiak pandemiaren hasieran kaleratutako datuen arabera kultur jarduera % 82,6 murriztu zen eta lanpostuen % 43 galdu zen. COVID-19-aren aurreko sasoiarekin alderatuta urteko diru-sarrerak % 40,8 murriztu dira. 2021. honetan ere, kultura jarduerek, osasun egoerak hala behartuta, hainbat muga dituzte eta beraz, diru-sarrerak galtzea ekarriko du.
Iaz bizitako egoeraren larritasunak eta aurtengo ziurgabetasunak bultzatuta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jarduerak izandako mugen ondoriozko galera ekonomikoaren egoera arintzen lagundu eta egitura profesionalek beren jardunarekin jarraitu ahal izatea nahi du. 2020. urtean bertan iragarri zituen Sailak sektoreari laguntzeko lehenengo laguntzak baina aurten ere ildo horri jarraituko dio gaur onartutako 1,1 miloi eurotako diru partidarekin.
2020an diru-sarreretan, jarduerari eustean eta egituretan jaitsierak izan dituzten kultur arloko autonomo, enpresa eta entitate profesionalei laguntzeko diru laguntzak jaso nahi dituztenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 2020ko fakturazioa, gutxienez % 70ean jarduera hautakoren batekoa edo batzuetakoa izatea: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus entzunezkoak, bertsolaritza, bitartekaritza edo kultura aholkularitza, liburua eta literatura, musika eta ondarea.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan alta emanda egotea, eta hala dagokionean, dagozkion erregistroetan, eskaera egiten den unean eta diru-laguntza justifikatzen den unean.
- Jardueraren edo helburu sozialaren xede honako jardueraren bat izatea: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus entzunezkoak, bertsolaritza, bitartekaritza edo kultura aholkularitza, liburua eta literatura, musika eta ondarea.
- 2020ko fakturazioak % 20ko edo gehiagoko murrizketa izatea 2019ko ekitaldiarekiko, COVID ‐ 19 pandemiak eragindako krisiaren ondorioz.
- EAEn establezimendu iraunkorra izatea.
Diru laguntza hauek banatzerakoan ez dira kontutan hartuko kultura sektoreak txikizkako merkaturatzera bideratutako jarduerak dituztenak, hala nola, liburu eta musika dendak eta zinema aretoak; prestakuntzaren esparruan kultura arloko profesionalei zuzenduta ez daudenak; kirol, aisialdi, astialdi, ostalaritza eta turismo jarduerak; enpresa publikoak edo eta 2020 eta 2021 ekitaldietarako laguntza izendunak dituzten erakundeak.
Onuradunari eman beharreko laguntzen gehiengoa berriz, 2019-2020 urteen arteko fakturazio-aldearen %50era artekoa izango da eta beti ere, gehienez, 30.000 eurokoa. Interesa duten kultura arloko profesionalek martxoaren 17tik apirilaren 16ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10Berriak,Deialdia,MB SustapenaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Nazioartekotzea,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…