Formakuntza saioa: Zure musika zabaltzeko aukera berriak
Partekatu
Banaketa digitala funtsezkoa da musika sustatzeko eta zure jarraitzaile potentzialengana iristeko modurik eraginkorrena. Horregatik da hain garrantzitsua zure musika Spotify, Apple music edo YouTube bezalako plataformetan saltzen jakitea. Baina nola egiten da?
Musika Bulegoak, Musika Industriaren Elkartearekin (MIE) lankidetzan, aurrez aurreko formakuntza bat antolatu du banaketa digitalaren zeregin horretan laguntzeko. Datorren martxoaren 14an izango da, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko auditorioan, 12:00etatik 14:00etara.
Leire Gandarias marketin digitalean aditua eta Sarbide Musiceko Banaketa eta Sustapen digitaleko arduraduna izango da prestakuntza honen arduraduna, eta hiru zatitan banatuko da:
– Musikaren banaketa digitala: zertan datzan eta nola antolatu
– Zure musikaren sustapena sareetan eta kanaletan: aukerak eta inbertsioa
– Nola mantendu zaleak informatuta eta pozik
Hori guztia modu praktikoan.
Ikastaroan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea.
Formakuntza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntza du.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Webinar: Europa Creativa Cultura eta MEDIAren Euskal musika-sektorearentzako finantzaketa aukerak
Musika Bulegoak, Europa Creativa Cultura eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-ko bulegoek, web mintegi bat antolatu du Euskal Herriko musikaren sektorean garatu daitezkeen proiektuak finantzatzeko…
Webinar: Bideojokoa, podcasta eta sorkuntza digitaleko beste modu batzuk sustatzeko laguntzak
Musika Bulegoak, Sympathy for the Lawyer-ekin lankidetzan, web-mintegi bat antolatu du bideojokoa, podcasta eta sorkuntza digitaleko beste modu batzuk sustatzeko laguntza berrien xehetasunak…
2024/12/03MB Prestakuntza,Berriak
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…
2024/09/10MB Prestakuntza,Berriak
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
2024/05/23Berriak,Prestakuntza,MB Prestakuntza
SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon
Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian. Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati…