Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Departamentuaren diru laguntzen deialdia

Partekatu
2021eko apirilaren 29an, Kultura sailaren diru laguntzen oinarri orokorrak eta hainbat deialdi argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: Olatuak, Susperka, Konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak eta Lanabesak.
Olatuak, kulturaren ikuspegitik Gipuzkoan Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzen dituzten proiektuetarako diru laguntza bat da. Susperkak laguntzak emango ditu Gipuzkoako panorama artistiko eta kulturaleko edozein eremutan, ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek egindako jarduera berritzaileentzako. Konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) zuzenduriko diru laguntzak eszena ikuskizunak eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programak sustatu eta saltzeko dira. Azkenik, Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko programak finantzatuko ditu Lanabesak.

Dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da apirilaren 30ean hasita.

Laguntza hauei buruzko xehetasunak ezagutzeko edo zalantzak argitzeko zuzenean jarri zaitezkete harremanetan K Bulegoarekin: telefonoz (943.11.33.43) edo posta elektronikoz (kbulegoa@gipuzkoa.eus).
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU